institutional

Noticias Osasuna

go back

Adierazpenak

18 Martxoa - 12:05

Osasunak Mauro Echegoyenekin duen lotura sendotu du

Klubak 2026ra arte berritu du harrobiko jokalaria, eta 2028ra arte luzatu ahal izango du

Osasunak akordioa lortu du Mauro Echegoyenekin kontratua berritzeko 2026ko ekainaren 30era arte, baina entitateak 2028ra arte luzatzeko aukera izango du. Futbolariak, "jubenil adina" izan arren, Promesaseko taldekoa da, eta 5.000.000 euroko etete-klausula izango du bigarren taldeko jokalaria den bitartean. Klausula hori 12.000.000 eurokoa izango da EA Sports Ligako taldea osatzen duen unean.

Mauro Echegoyen Berrozpe (Murchante, Nafarroa, 2005eko martxoaren 3a) Taxoareko akademian hezitako erdilaria da, eta alebin mailan iritsi zen bere jaioterriko taldetik, Murchante Kirol Elkartetik. Iazko udan, Ohorezko Mailako Gazte Mailatik Promesetara egin zuen jauzi zuzenean, eta berarekin lehiatzen ari da Lehen Federazioa kategoria zorrotzean. Izan ere, dagoeneko hogei partida jokatu ditu brontzezko dibisioan Santi Castillejoren aginduetan. Bere progresioak Espainiako 19 urtez azpiko selekzioaren deialdia jasotzeko ere balio izan dio.

Patrocinadores

Colaboradores