institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

27 Azaroa - 13:05

Osasuna entrenamenduetara itzuli da Taxoaren

Talde gorritxoa atzo Villarrealen aurka jokatu ostean entrenatu da

Club Atlético Osasuna Taxoaren aritu da gaur goizean, atzo Villarrealen aurka jokatutako partidaren ostean. Partida baten ondorengo egunean ohikoa den bezala, plantilla bi lantaldetan banatu da. Alde batetik, atzo titular izan ziren futbolariek errekuperazio lana egin dute, eta gainerako jokalariek aktibazio, teknika, amaiera eta futbol ariketak egin dituzte.


Darko eta Kike Barja banaka aritu dira euren lesioak sendatzeko prozesuen barruan. Bestalde, R. Peñak lan berezia egin du atzoko neurketan ezker hankan giharretako mina izan ondoren.


Talde gorritxoaren hurrengo entrenamendu saioa asteazkenean, azaroak 29, izango da, 10:30etatik aurrera.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik