institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

25 Azaroa - 12:05

Jagoba Arrasate: "Denok irabazi nahi dugu"

Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan aztertu zuen bihar Villarrealen aurka jokatuko duen partida (Estadio de la Cerámica, 14:00etan).

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Villarrealen aurkako partida aztertu du prentsaurrekoan (14:00etan, Estadio de la Ceramican). "Denok irabazi nahi dugu", nabarmendu zuen. "Azkenean, gure bertsiorik onena aurkitu nahi dugu, uneka aurkitu duguna, baina ez gara erregularrak izan errendimendu horretan. Nik uste dut gaur egun badakigula non garen onak, non garen ahulak eta gabezia horiek ezkutatu eta gure bertuteak azaleratu behar ditugula. Egia da aurkari bat kontrakoa egiten saiatzen dela, beraz, batzuetan ez da erraza izaten", esan du gorritxoen entrenatzaileak.

Ildo horretan, Berriatuko entrenatzaileak adierazi zuen "plana gure bertsiorik onenera hurbiltzea" dela. "Talde handi baten aurka irabazteko gai izan gara, bi aldiz, beste entrenatzaile batekin, eta egin dezakegu, eta ahal badugu, sinetsi egingo dugu. Baina dena bertsio on batetik abiatzen da. Gure azken partida ondo egon zen, ea horri jarraipena eman diezaiokegun. Batez ere, aurkariak baino gehiago sortzea, gutxi ematea, irabaztea merezi izatea. Eta irabaztea merezi baduzu, irabazteko gertuago zaude", gaineratu zuen.

Azkenik, Villarreali buruz, Jagoba Arrasatek honakoa esan zuen: "entrenatzailea bi aldiz aldatu badute, denboraldia nola doan ikusita pozik ez daudelako da, baina egia da jokalari handiak dituztela eta orain onenen entrenatzaile bat". "Denok dakigu oso partida zaila izango dela, hobeto edo okerrago aritu diren alde batera utzita. Badakigu nolakoak diren Marcelinoren taldeak, badakigu zein kalitate duten jokalari horiek, beraz guk badakigu oso partida zaila izango dela", adierazi zuen.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik