Lehen taldea
24 Azaroa - 11:35
Villarreali bisita egiteko bi egun falta direnean errekuperazio saioa
Bihar, entrenamendua ateak itxita Vila-realera joan aurretik.
Osasunak Taxoaren burutu du gaur goizean asteko azken aurreko entrenamendu saioa. Jagoba Arrasateren planetan ohikoa denez, taldeak errekuperazio saio bat egin du Villarrealen aurkako partidatik bi egunera (igandea, 14:00etan, Estadio de la Ceramican).
Darkok bakarkako lanarekin jarraitu du. Bestalde, Kike Barjak atzoko entrenamendua utzi zuen, eskuin hankan giharretako mina izan baitzuen, eta proba medikoen zain dago.
Bihar, gorritxoek azken entrenamendua burutuko dute arratsaldean Castelloko lurretara joan aurretik. Ekitaldia ateak itxita egingo da eta, ondoren, Jagoba Arrasatek prentsaurrekoa emango du komunikabideen aurrean.