institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

23 Azaroa - 12:15

Osasunak saio zorrotza egin du Sadarren

Budimir taldera itzuli da Kroaziarekin kontzentratu ostean, eta errekuperazio lana egin du Taxoaren.

Club Atletico Osasuna Sadarren entrenatu da gaur goizean Villarrealen aurkako partida prestatzen jarraitzeko. Gorritxoen estadioan egindako entrenamendua ateak irekita egin da, eta aktibazioa, teknika, jabetzak eta futbola izan dira nagusi. Ez du Nacho Vidalek parte hartu, sukarrak jota dagoelako. Bestalde, Kike Barjak ezin izan du saioa osatu, eskuin hankan giharretako mina izan baitu, eta proba medikoen zain dago.


Budimir gorritxoen diziplinan sartu da, Kroaziak Armeniaren aurka lortutako garaipenaren gola sartu ondoren. Garaipen horrek Balkanetako selekzioaren sailkapena ekarri zuen Eurokoparako. Aurrelariak errekuperazio entrenamendua egin du Taxoareko instalazioetan. Bestalde, Darkok bere bakarkako errekuperazio lanarekin jarraitu du.


Bihar talde gorritxoa Taxoaren entrenatuko da 10:30etatik aurrera eskakizun fisiko gutxiagoko entrenamendu batean. Larunbateko saioa, partidaren aurrekoa, ateak itxita izango da. Partida Estadio de la Ceramican jokatuko da datorren igandean 14:00etan.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik