institutional

Noticias Osasuna

go back

Informazioa

20 Azaroa - 15:30

'Osasuna-Nafarroako Unibertsitatea Campusa' sortu da

Nafarroako Unibertsitateak eta Club Atlético Osasunak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Iruñean, azaroaren 20an. Gaur eguerdian, Luis Sabalza Club Atletico Osasunako presidenteak eta Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektoreak lankidetza-hitzarmena sinatu dute "Osasuna-Nafarroako Unibertsitatea Campusa" sortzeko.

Campus honen helburua da hainbat arlotan prestakuntza-jarduerak eta -ikastaroak eskaintzea, hala nola kirol-kudeaketan, osasunean eta kirolean, kirol-arloan osasun-laguntza espezializatuan, komunikazioan eta kirolean, teknologian eta kirolean, eta hezkuntzan eta kirolean. Eskaintza arian-arian zabaltzen joango da, eta Osasunak eta Nafarroako Unibertsitateak prestakuntza horren bidez pertsona askoren lanbide-jarduna eta enplegagarritasuna hobetzea lortu nahi dute.

Ikastaroek Nafarroako Unibertsitatearen ziurtagiri akademikoa izango dute, eta formatu eta iraupen desberdinak izango dituzte, gaiaren eta hartzaileen arabera.

María Iraburuk, Unibertsitateko errektoreak, bere poza adierazi du: "Osasunak eta Nafarroako Unibertsitateak lankidetza-historia luzea dute, gure Klinikak burutzen duen taldearen osasun-arretaren bidez. Orain beste urrats bat eman dugu irakaskuntzaren arloan. Hitzarmen honen bidez, Osasunaren eskutik, kirolarekin lotutako prestakuntza-jarduerak eta -programak bultzatu nahi ditugu ".

Bestalde, Luis Sabalza Club Atletico Osasunako presidentea ilusioz gainezka agertu da proiektuaren jaiotzaren aurrean. "Hitzarmen hau sinatuta, mundu akademikora egingo dugu jauzi kirol-arloan lehen mailako profesionalak prestatzeko, eta, gainera, munduko unibertsitate-zentro ospetsuenetako baten eskutik egingo dugu, Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, hain zuzen ere. Kirol munduaz dugun ezagutza eta Nafarroako Unibertsitatearen esperientziarekin eta hezkuntza-kalitatearekin dugun grina arrakastarako formula bat baino ezin da izan".

Lankidetzaren historia

Prestakuntza-jardueretako lankidetza ez da berria Osasunaren eta Unibertsitatearen artean. Duela zenbait urtetik hona graduko ikasleek talde gorritxoan praktika profesionalak eginez trebatzeko aukera izan dute. Komunikazio Fakultateko ikasleak izan dira ohikoenak, baina berriki Psikologia eta Pedagogiako ikasleek ere jaso dituzte onurak.

23-24 ikasturte honetan beste lankidetza-bide batzuk ireki dira proiektu berritzaileagoak dituzten unibertsitarioen prestakuntzan, hala nola Taxoareko kirol-hiri berriaren eraikuntzari buruzko proposamenak egitea Arkitekturako 3. mailako ikasleek. "Osasuna – Nafarroako Unibertsitatea Campusa" sortuta, jarduera horiek akordioan txertatuko dira.

Hitzarmenak Osasunaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza-ildoak zabaltzen ditu; izan ere, Nafarroako Unibertsitate Klinika da 2016-17 denboralditik zerbitzu mediko ofiziala.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik