Osasuna K. A. Historikoa
Europako txapelketan parte hartzeak
Europako txapelketak
OSASUNA EUROPAN
UEFA Kopan debuta 1985/86 denboraldian izan zen. Urte hartan, lehenengo kanporaketan, nafarrek Eskoziako Glasgow Rangers kanporatu zuten, Ibox Parken 1-0 galdu eta Iruñean jokatutako bueltako partidan 2-0 irabazi ondoren. Bigarren kanporaketak amaiera eman zion lehenengo nazioarteko esperientzia honi Warengen belgikar taldeak kanporatu ostean. Joandako partidan 2-0 eta 2-1 nafar hiriburuan jokatutako bueltako partidan.
1991/92 denboraldia urrezko hizkiz geratuko da betiko UEFA Kopan izandako sekulako parte-hartzea dela eta. Bulgariar Sofiako Slaviaren aurka lehiatu zen lehenengo kanporaketan, erosotasun nahikoaz kanporatutako taldea. Sofian 1-0 galdu ondoren 4-0 gailendu zen talde nafarra bueltakoan. Bigarren kanporaketan, Stuttgarteko alemanak aurkari apartak izan ziren. Iruñean jokatutako joandako partidak hutsna amaitu zuen. Bueltakoan, Neckarstadion estadioan jokatutako partidan, gorritxoek norgehiagoka ahaztezina jokatu zuten. 2-3 irabazi zuen talde nafarrak, horrela europar txapelketako final zortzirenetara sailkatuz.Hirugarren kanporaketan, Osasuna, azken buruan UEFA Kopako txapeldun izanen zen taldearen aurka lehiatu zen: Amsterdamgo Ajax. Iruñean 0-1 galdu zen eta Ajaxek zelaia itxita izanagatik Alemanian, Dusselforden, jokatutako bueltako partidan, 1-0 galdu zuen talde gorritxoak, nazioarteko izarrez beteta zegoen talde baten aurka.
2005/06 denboraldiko UEFA Kopan barnako ibilaldia ezin laburragoa izan zen. Frantziako Stade Rennaisek kanporatu zituen nafarrak: 3-1 joandakoan eta 0-0 bueltakoan.
2006/07 denboraldian gorritxoek UEFA Kopan egindako ibilbidea, aldiz, arrakasta izugarria izan zen. Osasuna K.A.-k txapelketako finnalaurrekoetara iritsi zen, eta azken batez txapeldun izan zen Sevilla FK-ak besterik ezin izan zuen gainditu. Lehenengo kanporaketan, nafarrek Turkiako Trabzonspor utzi zuten bazterrean. Multzo fasean, Parma, Lens, Odense eta Heerenveenekin batera, taldeak bigarren amaitu zuen italiarren atzetik. Erortzen hurrengoak Frantziako Girondins, Eskoziako Glasgow Rangers eta Alemaniako Bayer Leverkusen izan ziren. Finalaurrekoetan, gorritxoek Sevilla FK topatu zuten bidean eta parte-hartze historiko bati agur esan behar izan zioten. UEFA Kopako finala urrats txiki batera geratu zen soilik.