Harrobia / Eskolen Arteko Txapelketa

Eskolen Arteko Txapelketa

1982. urtean, Fermín Ezcurra entitateko lehendakari zen garaian, Osasuna Klub Atletikoak Taxoareko instalazioak estreinatu zituen. Urte horretan bertan, Eskola Arteko Txapelketa sortu zen, Fernando Murguíak bultzatutako txapelketa, Eguberri garaian Nafarroa osoko eskolek haien artean lehiatzeko. Hasieran 16 eskolek parte hartu zuten, lau multzotan banatuta eta lehenengo edizio horretan Paúles eskola izan zen garailea. Geroztik, txapelketa hazten joan eta Taxoareko belar artifizialeko zelaiak betetzera heldu da. 2019ko edizioan, jada 71 eskola taldek parte hartu zuten.   

Eskola Arteko Txapelketa futbol 11ko txapelketa bezala hasi zen, baina 2.000. urteko hamarkadaren hasieran Futbol 8ko txapelketara aldatu zuten, modu horretan geroz eta jokalari gazteagoak jokatu ahal izateko eta etorkizuneko jokalariak ahalik eta lasterren ikusteko helburuarekin. Gaur egun, ordea, txapelketan parte hartzen duten jokalari gehienek futbol talde batean ari dira jada, hala ere, txapelketa hau Eguberrietako historiko mugiezinean bihurtu da.  

Gainera, naiz eta Eskola Arteko txapelketa mistoa izan, eta beraz nesken parte hartu dezakete, 2007. urtean Eskolen Arteko Nesken Txapelketa sortzea erabaki zen. Gaur egun, bi txapelketak, mistoa eta neskena, aldi berean jokatzen dira Taxoaren. 2018. urtean aniztasun funtzionala duten pertsonentzako Eskolen Arteko txapelketa sortu zen.

Gaur egun, Eduardo Almiñana, Joaquín López, Eutinio Cibriáin eta Julio Arciniega dira Eskolen Artekoa antolantzen duten arduradunak. Laurek euren bizitzaren zati on bat eman dute Eguberrietan milaka familia elkartzen dituen txapelketa hau finkatzen eta hobetzen.  


Eskolen arteko txapelketaren palmaresa