Kluba / Instalazioak / Taxoareko Kirol Instalazioak

Taxoare Kirol Gunea

INSTALAZIOAK

KIROL GUNEAREN INGURUKO INFORMAZIOA

TAMAINA

239.092 M2

ESERLEKUAK

2.000 (x2)

INAUGURAZIOA

1982ko UZTAILA

BELAR NATURALEKO ZELAIAK

2 ZELAI

BELAR ARTIFIZIALEKO ZELAIAK

5 ZELAI

ALDAGELAK

28


KIROL GUNERAREN HISTORIA

"Taxoareko Kirol Instalazioak 1982. urtean eraiki zituen Osasuna Klub Atletikoak Fermin Ezcurra Esain jauna presidente zelarik". Horrela adierazten du Taxoareko Instalazioetako eraikin nagusian inaugurazio egunaz geroztik dagoen bereizgarriak. 1982ko uztailean, Fermin Ezcurra presidente zela, Taxoareko instalazioak inauguratu ziren. 80.000 m karratuko eremu honekin Klubak aspalditik zuen harrobia lantzeko asmoa bete zen. Futbol eskola bat sortu zen etorkizuneko lehen talde gorritxoaren jokalariak hezteko asmoarekin. 1987/88 denboraldian, Taxoareko instalazioen ondoan zegoen beste 80.000 metro karratuko lursaila erosi zen.

Bien bitartean, 2001. urtean, Kirol hiria handitu egin zen beste hiru zelai eta bakoitzaren aldagelak eraikiz. Horrela, Taxoareko instalazioek belar naturaleko bi zelai, belar artifizialeko bat, arezko lau eta atezainak entrenatzeko belar naturaleko beste zelai bat izatera pasatu ziren. Taxoareko futbol eskola 1982ko udan jarri zen martxan. Ordutik hona Kirol hiri horrek Osasuna KAren disziplinan barneratuak izateko helburuarekin hezi ditu hainbat jokalari.

1980. urtean, momentu hartan presidente zen Fermin Ezcurra Esain jaunak Osasuna KArentzat harrobia ezinbestekoa zela aipatu zuen. Entrenatzeko leku bat beharrezkoa zen bai talde profesionalarendako, bai maila baxuenendako ere. Horrelaxe sortu zen kirol hiri bat sortzearen ideia. Proiektua gauzatzeko beharrezkoa zen hura eraikitzeko eremu egokia aurkitzea. Garai haietan, tokirik onenak Etxabakoitz eta Taxoaren topatu ziren. Azkenik, bigarren aukera hobetsi zen eta 80/81 denboraldian 80.000 metro kuadroko lursaila erosi zen Taxoaren Aurrezki Kutxaren finantziazioa baliatuz. Geroago, kirol gunea eraikitzeari ekin zitzaion. Eraikitza lanek urtebete iraun zuten. Taxoareko instalazioak eduki baino lehenago, Osasuna KAko talde profesionalak Sadar erabili behar zuen entrenatzeko eta Sadarcillo maila baxuagoek. Batzuetan, Osasuna KAko profesionalak Iruñeko Gazteluko Itzulira joan behar izaten zuten entrenatzera ez baitzituzten lana berme minimo batekin burutzeko moduko instalazio propiorik.

Urteek aurrera egin ahala Taxoareko instalazioak garatuz joan dira. Hala, Javier Garro presidente zela belar artifizialeko zelaia egin zen eta Juan Luis Irigarayrekin gimnasioa. Aurrerago, 2000. urtean, Javier Mirandak 100 milioi pezetako balioa zuen hitzarmena sinatu zuen Nafar Gobernuarekin. Diru horrekin, hiru zelai berri eraiki ahal izan ziren – Enrique Martin, Pablo Orbaiz eta Javier Lopez Vallejo- bakoitza bere aldagelarekin. Era berean, argi artifizialeko hiru dorre eraiki zuiren belar naturalezko zelai batentzat. Zelai horretan lehen taldeak entrenatzen du eta Osasuna Promesasek ere bertan jokatzen ditu bere partida ofizialak. 2002/03 denboraldian, Pachi Izco presidente zela, gimnasioaren zorua aldatu zen goitik behera eta indarra lantzeko zein erreabilitaziorako makinak eskuratu ziren.

Arezko zelaietariko bat belar artifizialeko bihurtu zen eta belar naturalezko bi zelaien bankuak beste modernoago eta erabilgarriago batzuengatik aldatu ziren. 2003/04 kanpainian instalazioetara sartzeko bideak asfaltatu ziren, lehen taldearen aldagela handitu zen eta baita Mediku zerbitzuen bulegoak ere.

Hurrengo urteetan beste 160.000 metro karratuko lursail erosi ziren eta, saltze operazio batzuen ondoren, kluba oraingo 239.092 metro karratuekin gelditu zen.    

Eskolen Arteko Txapelketa

Taxoareko instalazioetan ospatzen diren jarduera nagusienetariko bat Eguberrietako Eskolarteko Txapelketa da. Txapelketa instalazioak inauguratzearekin batera jaio zen. Fernando Murguia izan zen sustatzaile nagusia. Hain izan zen arrakastatsua lehen edizioa, non, finala jokatu baino egun bat lehenago, Klubak urtero burutuko zuela iragarri zuen. Lehendabizikoz ospatu zenetik, hamarnaka taldek parte hartu dute Eskolartekoan eta milaka haurrek jokatu dute Taxoaren. Denboraren poderioz, txapelketa eguberrietako elkarbizitzaren klasiko bihurtu da. Bertan bat egiten dute jokalariek, irakasleek, gurasoek eta antolatzaileek. 2017an klubak Eskolen Arteko Nesken Txapelketaren lehenengo edizioa aurrera atera zuen. Geroztik, nesken eta mutilen txapelketarekin batera jokatzen da.

Egungo Taxoare

Osasuna KAren kirol jarduna Taxoareko instalazioetan burutzen da. Taxoareko udalerrian (Nafarroa) eta Iruñetik bost kilometro eskasera.

Honakoak aurki daitezke bertan:

Belar naturaleko 2 zelai
Belar artifizialeko 5 zelai
Atezainek entrenatzeko zelai bat
Gimnasioa
16 talde aldagela
Talde profesionalaren entrenamendu aldagela bat
Lehen taldeko entrenatzaileen aldagela bat
Zerbitzu Medikuentzako aldagela bat
Osasuna Promesasentzako aldagela bat
Entrenatzaileendako aldagela bat
Epaileendako 7 aldagela
Lehen taldeko entrenatzailearentzako bulego bat
Lehen taldeko delegatuarendako bulego bat
Dietistarentzako bulego bat
H1 zelaian 20 pertsonentzat egokituta dagoen palku bat 
Prestatzaile fisikoentzako gela bat
Harrobiko futbolaren delegatuendako gela bat
Zerbitzu Medikuendako gela bat
Errehabilitaziorako 3 gela
Materialarendako 3 gela
Garbiketa materialendako gela bat
Biltegia
Garbitegia
Bulegoak
Bilera gela
Prentsa aretoa
Taberna
Erabilera anitzeko gela eta ikasketa gela
Lakua
Aisialdi gunea
Aparkalekua


NOLA IRITSI


ARGAZKIAK