Kluba / Instalazioak / El Sadarren birmoldaketa

FUTBOL MUNDUAN PAREKORIK EZ DUEN PROZESUA

El Sadar osasunzaletasunaren gotorleku eta bihotz bihurtu da bere mende eta erdi baino gehiagoko bizitzan. Hala ere, urteak pasa ahala, zuzendu beharreko hutsune batzuk agerian gelditu dira. Osasuna Klub Atletikoaren estadioak ez zuen aktibitate lizentziarik eta, lortu ahal izateko, birmoldaketa sakon bat behar zuen segurtasun gaiko legedia betetzeko. Halaber, entitateak beste derrigorrezko betebehar bat aurkitu zuen: argiztapen berria ipintzea. LaLiga-k betebehar hori asetzera derrigortzen zuen kluba, telebistak jarritako exijentziak betetzeko. Argiztapen berria jartzeko, ezinbestekoa zen estalki zaharra aldatzea, izan ere, honek ez zuen argiztapenaren pisu handia eusteko ahalmenik.  

Kluba oinarrizko birmoldaketa egitera derrigortua zegoen eta honek 8'5 milioi euroko gastua zekarren (eta horiei 1'5 milioi gehitu behar zitzaien, Ogasunari itzuli beharrekoak, 2020a aurretik birmoldaketetan gastatu beharreko 15 milioiko zenbatekora ez iristeagatik). Horregatik, Zuzendaritza Batzordeak beste eskaintza bat egin zien bere bazkideei: estadioko eserleku kopurua handituko lukeen birmoldaketa oso bat. Modu honetan, txiki gelditutako zelaia berritu eta zaleen erosotasuna areagotzeko aukera aprobetxatu ahal izango lukete. 2018ko uztailaren 8an egin zen prentsaurreko batean, Klubeko lehendakariak, Luis Sabalzak, El Sadarren birmoldaketa prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez egingo zela jakinarazi zuen. Futbol profesionalean lehen aldiz, klub bateko bazkideek hurrengo hamarkadetan haien estadioa nolakoa izango zen aukeratzeko aukera izango zuten.  

Alde batetik, bazkideek oinarrizkoa edo birmoldaketa osoaren artean aukeratzeko eskubidea zuten. Eta, bestetik, birmoldaketa osoan parte hartu zuten proiektuetako bat, bazkideen gehiengoak birmoldaketa osoa aukeratuko balu irabazlea ere ezagutzeko. Egun horretan bertan, Klubak birmoldaketa osoaren proiektuen lehiaketarako arauak argitaratu zituen. Lehiaketa horrek zituen ezaugarririk berezienak giltza eskura sistema, enpresa baten abala eta 16 milioi euroko muga ziren. Bost proiektu aurkeztu ziren eta guztiek gainditu zuten profesional ezberdinek, hala nola, Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaletxeko tekniko ezberdinek osatutako mahai batek egindako azterketa.    

Aldi berean, Osasuna Klub Atletikoak aurrera pauso ezberdinak eman zituen bere bazkideek informazio guztia izan zezaten. Hasteko, El Sadarren birmoldaketaren inguruko web orri bat argitaratu zen, proiektu bakoitzaren informazioarekin eta bazkideen iradokizunentzako gutunontzi batekin. Halaber, prozesuak aurrera egiten zuen bitartean, bazkideek informazio txostenak jaso zituzten korreo elektronikoaren bidez.

BAZKIDEEN %75-AK EMAN ZUEN BOTOA ESTADIOAREN INGURUAN EGINDAKO BOZKETAN

2018ko urriaren 24ean birmoldaketa osorako bost proiektuak aurkeztu ziren, Nafarroako Unibertsitateko Museoan egindako ekitaldi batean. El Sadarreko prentsa aretoan, gainera, bazkideen eta bost proiektuen zein oinarrizko birmoldaketaren proiektuaren arteko bilerak antolatu ziren. 

Urtarrilaren 22an egin zen prentsaurreko batean, Luis Sabalzak botoa emateko egunen berri eman zuen. Bozketan adinez nagusi ziren bazkide guztiek parte hartzeko aukera izango zuten. Bozketa otsailaren 18tik 23ra bitartean egin zen. Astelehenetik ostiralera online sistemaren bidez botoa emateko aukera zuten bazkideek. Horretarako, ADA Sistemas enpresaren laguntza izan zuen klubak, horrelako ekimenetan esperientzia eta segurtasun ziurtagiri guztiak dituen enpresa. Eta otsailaren 23an, Osasunak El Sadarren Real Zaragozaren aurka jokatzen zuen egunean, aurrez aurreko boto ematea egin zen. Bozketaren emaitza gaur horretan bertan jakinarazi zen klubaren komunikabideen bitartez.  

Bozketa horrek izan zuen parte hartzeak Osasuna Klub Atletikoaren historiako marka guztiak hautsi zituen. Guztira 8.409 boto jaso ziren. Horien %90’37-ak estadioaren birmoldaketa osoa aukeratu zuen, osotara 7.599 bazkidek. Oinarrizko birmoldaketa, bere aldetik, 644 boto jaso zituen, bozkatu zutenen %7’66a. 162 boto zuri eta balio gabeko 4 boto ere erregistratu ziren.

Birmoldaketa osoaren proiektuek emaitza ezberdinak izan zituzten. Harresi Gorriak (OFS Arquitectos eta VDR), 3.820 boto jaso zituen, hau da, boto emaileen %45’43a. Beste aukerek honako emaitzak atera zituzten: Nuevo Sadar (DNA Arquitectos eta Vitorino Vicente), 1.718 boto, %20’43a. Sadar Berria (TYM Asociados Grupo Herce eta Amenábar-ekin), 1.309 boto, % 15’57a. Gorria-Urdina (Vaíllo+Irigaray Arquitectos eta ACR), 1.022 boto, %12,15a. Azkenik, Fortaleza Rojilla (AH Asociados eta Obenasa), 287 boto, %3,41a.

Klubeko bazkideek, beraz, Harresi Gorria proiektua aukeratu zuten estadioaren birmoldaketarako, eta bideragarritasun plana aurkeztu aurretik, zuzendaritza batzordeak 16 milioiko zorpetze proposamena bazkide konpromisarioen Batzarrera eraman zuen baimena eskatzeko. 2019ko martxoaren 2an egin zen Ez Ohizko Batzar Nagusian, bazkide konpromisarioek zorpetzea baimendu zuten, bi herengo gehiengoarekin. Bozketaren emaitza honakoa izan zen: 233 baiezko, 62 ezezko, 5 abstentzio eta balio gabeko 1. Guztira 301 konpromisariok parte hartu zuten.  

Egun batzuk beranduago, martxoaren 14an, Nafarroako Parlamentuak Osasunari abala ematea onartu zuen. Entitate gorritxoak beharrezkoa zuen, banku entitateei eskatu beharreko kreditu ematea errazteko. Osasuna Klub Atletikoak ordainduko du obra bere osotasunean. Foru Parlamentuan egin zen bozketak ondorengo emaitza izan zuen: 50 parlamentarioetatik, 41ek baiezkoa eman zuten. UPN (15), Geroa Bai (9), EH Bildu (8), PSN (7) eta PP-k (2). Podemos Orain Baik abstentzioa aukeratu zuen eta IE-k (2) contra botoa eman zuen.

Modu honetan, Osasunaren kirol sasoia behin amaituta eta Iruñeko Udaletxeak obren lizentzia eman ondoren, Osasuna Klub Atletikoak birmoldaketa osoari ekin zion pasa den 2019ko ekainean.


ESTADIOAREN MAILEGUAREN INGURUKO INFORMAZIOA

ESKATUTAKO MAILEGUA

16.000.000 €

7-11-2019 DATAN ORDAINDUTAKOA

0 €

MAILEGUAREN AMAIERA

2036


ARGAZKIAK