ALBISTEAK

Osasunako lehen taldeko teknikariek jokoa aztertzeko tresnei buruzko prestakuntza-saio bat eman dute Taxoaren

Jagoba Arrasate, Sergi Pérez, Juantxo Martín, Pablo Iriarte eta Rubén Berroguik parte hartu dute prestakuntza saio honetan.

Itzuli

13/02/2020 20:25

Osasuna Klub Atletikoak bere oinarrizko futboleko teknikarientzako prestakuntza programa garatzen jarraitzen du. Joan den asteazkenean zazpigarren prestakuntza saioa antolatu zuen, eta lehen talde gorritxoko teknikariek zuzendu zuten; Mediacoach jokoa aztertzeko tresnaren erabilera azaldu zuten.

Saioak laurogeita hamar minutuko iraupena izan zuen, eta, gehienbat, Juantxo Martin prestatzaile fisikoak zuzendu zuen, bera baita, neurri handi batean, tresnaren kudeaketaz eta datuen manipulazioaz arduratzen dena ere. Bestalde, Jagoba Arrasate entrenatzaileak, Sergi Perez prestatzaile fisikoak, Pablo Iriarte berregokitzaileak eta Ruben Berrogui analistak datu horiek euren lanari nola aplikatzen dioten azaldu zuten.

Gaur egun futbol-taldeetako entrenatzailearen edo teknikarien lanari aplikatutako alderdi teknologikoekin lotutako saio horretaz gain, Taxoareko prestakuntza-saioetan beste gai batzuk jorratu dira, hala nola araudiak, protokoloak eta barne-araubidea, joko-eredua eta prestakuntza-eredua, entrenamendua, jokoaren garapena eta futbol 8ko lanpostuaren ezagutza espezifikoa, entrenamendu integratua, errendimendua garatzeko baliabide psikopedagogikoak edo teknikoak.

Harrobiko teknikarientzako prestakuntza programez gain, denboraldi honetan oinarriko jokalari guztientzat ere prestakuntza programak garatu dira: benjamin mailatik Ohorezko Jubenil Mailara, Taxoareko lan arlo edo sailetako arduradunentzat eta jokalarien senideentzat. Osasunako klub hitzartuek ere prestakuntza jasotzen ari dira euren entrenatzaileentzat, atezainen entrenatzaileentzat, koordinatzaileentzat eta euren futbol 8 mailako jokalarien senideentzat.

Gai zerrenda

12 ABU

Ostirala 21:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC

20 ABU

Larunbata 17:30 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 CA Osasuna - Cádiz CF

26 ABU

Ostirala 22:00 Estadio Benito Villamarín

Partidua

Jardunaldia3 Real Betis - CA Osasuna

04 IR

Igandea 14:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia4 CA Osasuna - Rayo Vallecano

12 IR

Astelehena 21:00 Power Horse Stadium

Partidua

Jardunaldia5 UD Almería - CA Osasuna

18 IR

Igandea Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia6 CA Osasuna - Getafe CF

02 URR

Igandea Estadio Santiago Bernabéu

Partidua

Jardunaldia7 Real Madrid - CA Osasuna

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 Athletic Club 0000000
2 FC Barcelona 0000000
3 RCD Espanyol de Barcelona 0000000
4 Real Madrid 0000000
5 Atlético de Madrid 0000000
6 Sevilla FC 0000000
7 Real Betis 0000000
8 Real Sociedad 0000000
9 Cádiz CF 0000000
10 RCD Mallorca 0000000
11 Valencia CF 0000000
12 CA Osasuna 0000000
13 Elche CF 0000000
14 Villarreal CF 0000000
15 RC Celta 0000000
16 Rayo Vallecano 0000000
17 Real Valladolid CF 0000000
18 Girona FC 0000000
19 Getafe CF 0000000
20 UD Almería 0000000