ALBISTEAK

Osasunak Tajonar Cup sortu du, kadete mailako talderik onenak bilduko dituen txapelketa Mendeurrenaren barruan

Txapelketa irailaren 4tik 6ra jokatuko da eta denboran irautea espero du entitate gorritxoak.

Itzuli

25/02/2020 19:10

Osasuna Klub Atletikoak irailaren 4tik 6ra Tajonar Cup txapelketaren lehen edizioa antolatuko du. Zuzendaritza Batzordeak erabaki du txapelketa hau sortzea erakundearen mendeurrena dela eta, baina asmoa da denboran irautea eta harrobiko futbolean erreferentziazko hitzordua izatea, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Lehiaketak kadete mailako talde nazional onenak bilduko ditu. Zortzi talde lehiatuko dira eta Osasuna eliteko futbol hezitzailean erreferentziazko taldea izaten lagunduko du. Talde gorritxoaz gain, Real Madril, Bartzelona, Atletico Madril, Reala, Vila-real, Espanyol eta Deportivo Alavesek ere hartuko dute parte torneoan.

Tajonar Cup txapelketan 2005. urtetik aurrera jaiotako jokalariek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa sistema lau taldeko bi multzok osatuko dute, eta ligaxka bat jokatuko dute; multzo bakoitzeko txapeldunek neurtuko dituzte indarrak final handian; bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuek ere elkarren artean jokatuko dute, torneoko ohorezko koadroa erabakitzeko. A multzoan Osasuna, Bartzelona, Deportivo Alaves eta Reala egongo dira; B multzoan, berriz, Real Madril, Atletico Madril, Vila-real eta Espanyol.

Taxoareko antolatzaileek harrera ofiziala egingo diete parte hartuko duten talde guztiei irailaren 4an, ostiralean, 20:30etan, multzoen faseko lehen jardunaldia egin ondoren; izan ere, taldeak ostiralean bertan iritsiko dira Iruñera, lehen partidak jokatu aurretik. Partida guztiak Taxoareko instalazioetan jokatuko dira eta bakoitzak 30 minutuko bi zati izango ditu.

"Harrobiko kluba izan da eta da Osasuna. Eta bere harrobia beti egon da Europako onenen artean. Hala ere, indartuko lukeen txapelketa bat falta zitzaigula uste dut. Beti sentitu nuen inbidia sanoa beste klub batzuek talde garrantzitsuenekin torneoak antolatzen zituztela ikustean, eta emateko genuen pausoa dela iruditzen zait. Tajonar Cup txapelketa oso polita izango dela uste dugu, mendeurrenaren barruan kokatuta, baina gure helburua urte askoan gurekin geratzea da. Ez daukat zalantzarik futbolaren festa izango dela, eta, batez ere, harrobiko futbolarena", azaldu zuen Luis Sabalza klubeko presidenteak.

Ostirala, irailak 4

16:00 h. C. A. Osasuna vs. Real Sociedad (Grupo A).

16:00 h. Atlético de Madrid vs. Villarreal C. F. (Grupo B).

17:45 h. F. C. Barcelona vs. Deportivo Alavés (Grupo A).

17:45 h. Real Madrid C. F. vs. R. C. D. Espanyol (Grupo B).

Larunbata irailak 5 

10:00 h. Real Sociedad vs. F. C. Barcelona (Grupo A).

10:00 h. Villarreal C. F. vs. Real Madrid C. F. (Grupo B).

11:45 h. C. A. Osasuna vs. Deportivo Alavés (Grupo A).

11:45 h. R. C. D. Espanyol vs. Atlético de Madrid (Grupo B).

16:00 h. Deportivo Alavés vs. Real Sociedad (Grupo A).

16:00 h. Real Madrid C. F. vs. Atlético de Madrid (Grupo B).

17:45 h. F. C. Barcelona vs. C. A. Osasuna (Grupo A).

17:45 h. Villarreal C. F. vs. R. C. D. Espanyol (Grupo B).

Igandea, irailak 6 

10:00 h. Zazpigarren postua. 4ºA vs. 4ºB.

10:00 h. Bostgarren postua. 3ºA vs. 3ºB.

11:30 h. Hirugarren postua. 2ºA vs. 2ºB.

13:00 h. FINALA. 1ºA vs. 1ºB.

Gai zerrenda

12 ABU

Ostirala 21:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC

20 ABU

Larunbata 17:30 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 CA Osasuna - Cádiz CF

26 ABU

Ostirala 22:00 Estadio Benito Villamarín

Partidua

Jardunaldia3 Real Betis - CA Osasuna

04 IR

Igandea 14:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia4 CA Osasuna - Rayo Vallecano

12 IR

Astelehena 21:00 Power Horse Stadium

Partidua

Jardunaldia5 UD Almería - CA Osasuna

18 IR

Igandea Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia6 CA Osasuna - Getafe CF

02 URR

Igandea Estadio Santiago Bernabéu

Partidua

Jardunaldia7 Real Madrid - CA Osasuna

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 Athletic Club 0000000
2 FC Barcelona 0000000
3 RCD Espanyol de Barcelona 0000000
4 Real Madrid 0000000
5 Atlético de Madrid 0000000
6 Sevilla FC 0000000
7 Real Betis 0000000
8 Real Sociedad 0000000
9 Cádiz CF 0000000
10 RCD Mallorca 0000000
11 Valencia CF 0000000
12 CA Osasuna 0000000
13 Elche CF 0000000
14 Villarreal CF 0000000
15 RC Celta 0000000
16 Rayo Vallecano 0000000
17 Real Valladolid CF 0000000
18 Girona FC 0000000
19 Getafe CF 0000000
20 UD Almería 0000000