Albisteak:
Osasunak porrot batekin esan dio agur denboraldiari Sadarren (0-2)
Taldeak hamargarren postuan hamaitu du sasoia.
Osasunak porrota (0-2) jaso zuen Sadarren Mallorcaren aurka, sasoiko azkeneko neurketan eta Oier kapitainaren agurrean. Etxeko taldea jaun eta jabe izan zen neurketan, eta laster izan zituen hurbilketa arriskutsuak markagailua irekitzeko, baina ez zuen M. Reina gainditzea lortu. Ordu erdi geroago iritsi zen lehen aukera bikaina Darkoren botetan. Jokalari gorritxoak aurkariaren baloi irteera presionatu zuen eta atezain bisitariaren pasea moztu zuen, baina errebotatutako baloia M. Reinaren eskuetan erori zen.
Minutu batzuk geroago, Chimy Avilak erdiraketa arriskutsua egin zuen, baina Ruben Garciak ezin izan zuen bigarren zutoinean errematatu. Osasunaren abisu horien ondoren, Mallorcak erreakzionatu egin zuen eta Sergio Herrera agertu zen. Honek geldiketa bikaina egin zuen Salva Sevillaren falta jaurtiketa baten ondoren. Lehen zatiko azken minutuak gorritxoen erabateko kontrolekoak izan ziren eta Budimirren botetan 1-0ekoa egiteko aukerarik onenak izan zituen. Lehenik eta behin, Ruben Garciaren, Torroren eta Darkoren arteko konbinazio on bat aprobetxatu zuen jaurtitzeko, eta zutoina ukituz alde egin zuen kanpora. Minutu bat geroago, kroaziarrak ez zuen erdiraketa arriskutsu bat errematatu eta, azken unean, M. Reinaren aurrean buruz buru gelditu zen, baina atezainak geldiketa egin zion.
Bigarren zatia hasi eta berehala Mallorcak 0-1ekoa jarri zuen. Hala eta guztiz ere, Osasuna jokoaren kontrola lortzen eta Mallorcaren atea bilatzen saiatu zen. Budimirrek beste aukera bat izan zuen erdiraketa bat orpoz errematatzean, baina baloia zutoina urratuz atera zen.
Oierren agurra eta Mallorcaren bigarrena
Aldaketekin, Oier txalo zaparrada batekin joan zen Sadarren jokatu zuen azken partidan, eta Osasunak kontrol handiagoa hartu zuen. Kike Barjaren eta Kike Garciaren arteko loturan beste hurbilketa bat iritsi zen, baina ezin izan zuen aurrelari gorritxoak errematea eman. Mallorcak, ordea, aldea handitu zuen Grenierrek aldaratzean sartutako golari esker, Sergio Herrerak gelditu bikaina egin baitzuen Abdon-i honek buruz egindako erremateari.
0-2koa sartu arren, Osasuna aldea murrizten saiatu zen eta Kike Garciak errematea egin zuen Iñigo Perezen erdiraketa on baten ostean, baina baloia desbideratuta atera zen. Era berean, luzapenean Kike Barjak buruz egindako errematea ere kanpora atera zen. Iñigo Perezentzat eta Ramalhorentzat ere azken partida izan den partida honekin amaituko da Osasunaren denboraldia. Talde nafarrak hamargarren postuan bukatu du Santander Liga 47 punturekin.