ALBISTEAK

Osasunak Mendizorrotzan garaipena lortu eta sailkapenean aurrera darrai (0-1)

Kike Barjak sartutako golak hiru puntuak eman dizkio talde gorritxoari.

Itzuli

27/02/2021 20:49

Osasunak garaipena eta hiru puntuak lortu ditu Mendizorrotzan jokatutako neurketan. Gorritxoek Alaves menderatu dute Kike Barjak partidaren azken txanpan sartu duen gol bati esker. Neurketa oso parekatua izan da eta aukera gutxi ikusi dira, naiz eta argienak talde gorritxoaren aldekoak izan diren. Lan ona egin du Arrasateren taldeak atzean eta izan duen aukeretako bat aprobetxatu du garaipen garrantzitsua lortzeko.

Intentsitatea eta berdintasuna izan dira nagusi lehen minututik. Baloi eta jokaldi bakoitza borrokatu dute bi taldeetako jokalariek berdegunean. Batez ere baloiaren kontrola izan nahi zuten bi taldeek eta zelai erdian intentsitate hori islatu da. Lehen zatiko aukerarik argiena Osasunak izan du. Aukera bikoitza, gainera. Eskuinetik etorritako erdiraketa bat buruz errematatu du Budimirrek eta gasteiztarren atzelari batek marra gainean atera du baloia. Une horretan baloia Calleriri erori zaio area barruan, baina honek egin duen errematea Laguardiak gelditu du bularrarekin.

Atsedenaldira aurretik joateko aukera argi hau izan ostean, Osasunak lanean jarraitu du bigarren zatian ere. Gorritxoek oso neurketa serioa egin dute atzean, aukerak eskaini gabe eta arriskua urrunduz. Etxekoek izan dituzten aukeretan, gainera, Sergio Herrera oso seguru aritu da. Bigaren zati honetan Callerik izan du lehen aukera gorritxoentzat. Ruben Garciak banakako jokaldi bikaina egin du eta pase ona eman dio. Honek baloia kontrolatu eta jaurtiketa indartsu bat egin du, baina Pachecok ongi gelditu du baloia.

Bigarren zatiko azken txanpan partidako gol bakarra iritsi da. Aurretik Arrasatek aldaketak eginak zituen. Horietako bat Kike Barja izan da. Harrobiko jokalaria izan da neurketa erabaki duen jokaldiko protagonista. R. Torresek baloia erdiratu, Budimir ez da iritsi eta bigarren zutoinean agertu da Barja gola egiteko. Golak segurtasuna eman dio Osasunari eta talde osoak lan ona egiten jarraitu du azkenean garaipena lortu duen arte.

J25 LaLiga Santander

  • Pacheco
  • Ximo Navarro (83')
  • Florian Lejeune
  • Martín (45')
  • Laguardia
  • Córdoba (45')
  • Edgar (72')
  • Manu
  • T. Pina
  • Joselu
  • Lucas Pérez

Ordezkoak

  • Jota
  • Keller
  • Pellistri (45')
  • Rodrigo Battaglia
  • Borja Sainz
  • R. Duarte (45')
  • Luis Rioja (73')
  • Deyverson (84')
  • Sivera
  • Guidetti
  • Burgui
  • Alberto Rodríguez
  • S. Herrera
  • Nacho Vidal
  • Juan Cruz
  • David García
  • Aridane
  • Oier
  • R. Torres
  • Rubén García (86')
  • Lucas Torró (76')
  • Ante Budimir (86')
  • Calleri (66')

Ordezkoak

  • Kike Barja (67')
  • Adrián
  • Iván Martínez
  • Enric Gallego (87')
  • Ramalho
  • Javi Martínez
  • Jony
  • Juan Pérez
  • Jon Moncayola (77')
  • Unai García (87')
  • Manuel Sánchez

Estadioa

Mendizorroza

Gol

  • 0-1 (77'). Kike Barja

Epailea

José María Sánchez Martínez …. zigortu zuenT. Pina (44'), Laguardia (68'), Lucas Pérez (82') -rena Deportivo Alavés y Unai García (30'), Nacho Vidal (40'), David García (65'), Juan Cruz (73') -rena CA Osasuna.

Gai zerrenda

29 AZ

Astelehena 21:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia15 CA Osasuna - Elche CF

02 ABE

Osteguna 19:00 Municipal San Agustín de Guadalix

Partidua

Jardunaldia1 San Agustín de Guadalix - CA Osasuna

05 ABE

Igandea 18:30 Estadio Ciutat de València

Partidua

Jardunaldia16 Levante UD - CA Osasuna

12 ABE

Igandea 16:15 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia17 CA Osasuna - FC Barcelona

19 ABE

Igandea Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia18 Getafe CF - CA Osasuna

02 URT

Igandea Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia19 CA Osasuna - Athletic Club

09 URT

Igandea Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia20 CA Osasuna - Cádiz CF

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 Real Madrid 30139313214
2 Real Sociedad 29148511910
3 Sevilla FC 2813841239
4 Atlético de Madrid 26137512213
5 Rayo Vallecano 24157352316
6 Real Betis 24147342217
7 FC Barcelona 23146532316
8 Athletic Club 20144821310
9 Valencia CF 19154742221
10 CA Osasuna 19145451418
11 RCD Espanyol de Barcelona 17144551414
12 Villarreal CF 16143741616
13 RC Celta 16154471619
14 RCD Mallorca 16153751422
15 Deportivo Alavés 14144281119
16 Granada CF 12142661422
17 Cádiz CF 12142661223
18 Elche CF 11142571120
19 Getafe CF 10152491019
20 Levante UD 7140771225