Ostirala 21:00 Estadio El Sadar
Partidua
Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC
16 urteko jubenilak 1.000.000 euroko deuseztatze klausula izango du hemendik aurrera.
Osasuna Klub Atletikoak Jon de Luis Suescunekin zuen konpromisoa indartu du (2003ko maiatzaren 5a; Berbinzana, Nafarroa). Jokalariak 2021eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua talde gorritxoarekin, baina azken horrek bi denboraldi gehiago luzatzeko aukera izango du. Defentsa zentral honek 1.000.000 euroko deuseztatze klausula izango du hemendik aurrera, eta 3.000.000 eurora igoko litzateke Promesasen plantillakoa balitz, eta 10.000.000 eurora lehen taldera iritsiz gero.
16 urterekin, eta lehen itzulian Jubenilen Liga Nazionalean lehiatu ondoren, Mutilvera Kirol Elkarteari uztea erabaki du Osasunak, eta, Jubenilen Ohorezko Mailan lehiatzeko. Taxoareko teknikarien ustez, urrats hori egokiena zen heziketa-zikloaren barruan; izan ere, gazteak zenbait jokalari ditu bere barrutian, eta, ondorioz, ezin zuen kategoria-jauzia egin entitate beraren taldeetan, aurrera egiten jarraitzeko minutu egokiak izateko bermearekin.