ALBISTEAK

Osasunak hirugarren garaipena jarraian lortu du (0-2)

Ruben Garcia izan da golegilea gorritxoek ongi jokatu duten neurketan.

Itzuli

02/07/2020 21:40

Osasuna Klub Atletikoak garaipen berri bat lortu du gaur arratsaldean, hirugarrena jarraian. Gorritxoek Eibar menderatu dute Ipuruan Ruben Garciak sartu dituen bi golei esker. Talde gorritxoak partida ona jokatu du, gogor aritu da atzean eta min handia egin dio etxeko taldeari kontraeraso eta abiadura handiko jokaldiekin. Hasi eta berehala faltaz egin du lehenengoa Ruben Garciak eta berak itxi du neurketa bigarren zatian, area barruan erremate on batekin baloia sareetara bidaliz.

Osasunak lehen zatian egin duen lana ona izan da eta horri esker aldageletara aurretik joan da markagailuan talde gorritxoa. Hasi eta berehala falta oso arriskutsua egin diote Jose Arnaizi area ertzean. Ruben Garciak jaurti du eta sekulako gola egin du erasoko jokalariak. Dimitrovic-ek ezin izan du ezer egin eta baloia sareetara joan da. Hortik aurrera, berdintasuna izan da nagusi zelai erdian, baina gutxinaka aukerak sortzen hasi dira bi taldeak.

15. minutuan Eibarrek lehen zatian izan duen aukerarik argiena iritsi da. Pedro Leonek baloia bereganatu du David Garciak atetik hurbil huts egin eta gero. Eibarreko erdilariak S. Herrera gainditu du, baina errematea ezkerrez egiterakoan ez du asmatu eta baloiak ateko kanpoko sarean jo du. Eibarrek aurrera pauso bat egin du eta erdiraketa arriskutsuak egin ditu hegaletatik. Hala ere, atzelari gorritxoek segurtasuna erakutsi dute eta ez diete utzi aurrelariei erremate argirik egiten. Kontraerasoan Osasunak min handia egin dio etxeko taldeari. Arnaizek baloia jaso eta jaurtiketa bortitza egin du arean sartu ondoren, baina baloia kanpora joan zaio. Enric Gallegok ere izan du berea, baina gutxigatik ez da iritsi Ruben Garciaren erdiraketa buruz errematatzera.

Aldageletara joateko gutxi falta zenean, Nacho Vidal urrunetik saiatu da eta atezainak geldiketa ona egin behar izan du baloia kornerrera bidaltzeko. Beraz, atsedenaldira aurretik joan da Osasuna markagailuan, lehen zatian lan ona egin ondoren. Bigarren zatian Osasunak lan ona egiten jarraitu du. Atzean ez dio utzi aukera argirik sortzen etxeko taldeari eta bigarren golaren bila aritu da. Ruben Garciak aukera ona izan du ezkerretik etorritako erdiraketa aten ostean, baina ez du asmatu errematea egiterakoan eta baloia kanpora joan da. Eibarren berdinketa ezartzeko aukera izan du. Cotek erdiraketa ona jarri dio Kike Garciari eta honen erremateari geldiketa bikaina egin dio Sergio Herrerak.

Partida amaitzeko hamabost minutu falta zirenean, Ruben Garciak bigarren gola egin du neurketa erabakitzeko. Osasunak kontraeraso bikaina egin du. R. Torresek pase luze eta ederra eman dio M. Cardonari eta honek ongi eutsi du Ruben Garciari pasea eman arte. Azken honek ez du barkatu ate aurrean. 0-2koarekin Arrasateren taldea eroso sentitu da berdegunean amaierara arte.

Hirugarren garaipena jarraia eta 44 puntu. Datorren igandean Getafek bisitatuko du Sadar estadioa 19:30etatik aurrera.

J33 LaLiga Santander

  • Dmitrović
  • Cote
  • Rober Correa (72')
  • Paulo
  • Bigas
  • De Blasis
  • P. León (84')
  • S. Cristóforo (58')
  • Edu Expósito
  • Kike G. (83')
  • Charles L. (58')

Ordezkoak

  • P. Diop (59')
  • Yoel
  • E. Burgos
  • Miguel Ángel Atienza
  • A. Tejero
  • Inui (73')
  • Sergi Enrich (59')
  • Sergio Cubero
  • Sergio A.
  • Miguel Marí (85')
  • Rafa Soares
  • Quique (84')
  • S. Herrera
  • David García
  • Lato
  • Aridane
  • Nacho Vidal
  • Rubén García (77')
  • Oier
  • R. Torres
  • Jon Moncayola (87')
  • Jose Arnáiz (77')
  • Enric Gallego (52')

Ordezkoak

  • Darko (78')
  • Iñigo Pérez (88')
  • Juan Pérez
  • Estupiñán
  • Fran Mérida
  • Marc (53')
  • Unai García
  • Adrián
  • Roncaglia
  • Raúl Navas
  • Iñaki Álvarez
  • Kike Barja (78')

Estadioa

Municipal de Ipurua

Gol

  • 0-1 (6'). Rubén García
  • 0-2 (74'). Rubén García

Epailea

José Luis Munuera Montero …. zigortu zuenRober Correa (4') -rena SD Eibar y Enric Gallego (45') -rena CA Osasuna.

Gai zerrenda

04 EK

Igandea 18:30 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia38 CA Osasuna - Girona FC

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 FC Barcelona 883728456918
2 Real Madrid 773724587435
3 Atlético de Madrid 763723776831
4 Real Sociedad 683720894934
5 Villarreal CF 6337196125738
6 Real Betis 5937178124540
7 CA Osasuna 5037148153541
8 Athletic Club 5037148154642
9 Girona FC 49371310145753
10 Rayo Vallecano 49371310144550
11 Sevilla FC 49371310144652
12 RCD Mallorca 4737138163443
13 Cádiz CF 41371011162952
14 Getafe CF 41371011163445
15 Valencia CF 4137118184144
16 UD Almería 4037117194662
17 RC Celta 40371010174152
18 Real Valladolid CF 3937116203363
19 RCD Espanyol de Barcelona 3637812174966
20 Elche CF 243759232966