ALBISTEAK

Osasunak ez zuen amore eman eta garaipena lortu zuen Budimirrek sartutako gol batekin (2-1)

Gorritxoek lan handia egin dute garapen oso garrantzitsua lortzeko.

Itzuli

07/02/2021 21:05

Osasunak garaipen garrantzitsua eta sufritua lortu zuen Eibarren aurka. Amaierarako lau minutu falta zirenean Budimirrek sartutako gol batek hiru puntuak eman zizkion lehen zatian Calleriren gol on bati esker aurrea hartu zuen Osasunari. Hala ere, talde armaginak berdinketa lortu du lehen zatiko azken jokaldietako batean. Jagoba Arrasateren mutilak bigarren zatian saiatu dira eta bi aukera on izan dituzte, baina R. Torresek eta Adrianek ez dute asmatu. Azkenean, R. Torresen erdiraketa baten eta Adrianen burukada baten ostean, Budimirrek sare barrura bidali zuen baloia, nafarrei etxean bigarren garaipena jarraian emateko.

Berebiziko garrantzia zuen gaurko norgehiagokak bi taldeentzat. Bi taldeek jaitsiera postuetatik aldendu nahi zuten eta partidaren garrantzia lehen minutuetan nabaritu zen, baina nafarrak izan ziren, minutuek aurrera egin ahala, euren jokoa nagusitu zutenak eta gipuzkoarrak baino gehiago izan ziren. Jagoba Arrasateren taldeak partida hasiera ona izan du. Ezker hegalean egindako jokaldi baten ostean iritsi da lehenengo gola. Ruben Garciak Manu Sanchezi eman dio pasea eta honen erdiraketa Callerik harrapatu du eskuinez baloia sare barrura bidaltzeko.

1-0ekoarekin, Jagoba Arrasateren taldeak ondo jarraitu du, eta bigarren gola lortzeko zorian egon dira ordu erdia bete baino lehen. Torró atzelariei gailendu zaie eskuin aldetik ateratako falta batean, baina bere burukadak Dmitrovicekin egin du topo. Horren ostean, Mendilibarren jokalariek aurrerapausoa eman dute eta norgehiagokaren jabe egin dira, nahiz eta bere zelaian ondo sartutako eta defentsa lanetan asmatutako Osasunarekin topo egin duten. Hala ere, armaginen lanak berdinketaren gola ekarri zuen nafarren defentsako akats baten ondorioz. Bryanek baloia harrapatu eta Kike G.rentzat jarri du erdiraketa, eta honek erremate bikaina eginda, 1-1ekoa jarri du markagailuan.

Budimirrek hiru puntuak eman dizkio Osasunari azken minutuetan

Bigarren zatiko lehen minutuetan berdintasuna nagusi izan zen. Amaierara hurbildu ahala aukerak iritsi dira. 69. minutuan, R. Torresen erdiraketa on bat buruz errematatu zuen Callerik, baina epaileak bertan behera utzi zuen jokaldia jokoz kanpo zegoela adieraziz. Hala ere, gorritxoek gogor jarraitu dute eta amaierarako hamar minuturen faltan 2-1ekoa lortzeko zorian egon dira. R. Torresek area aurrealdetik egindako jaurtiketa zoragarriak Dmitrovicen erantzun bikaina jaso zuen. Baloiak langan jo zuen eta Adrianek ezin izan zuen errematatu.

Nafarrak tematu egin ziren bilatzen zuten saria lortu zuten arte. R. Torresek baloia eskuin aldetik jarri zuen, Adrianek buruz luzatu zuen eta Budimirrek bigarren zutoinean harrapatu zuen baloia. Kroaziarrak errematea egin zuen eta, lehen saiakera zutoinean jo bazuen ere, bularraz bultzatu zuen baloia sare barrura. 86. minutua zen eta Osasunak 2-1ekoa jarri zuen markagailuan.

Norgehiagokaren azken jokaldietan, Osasunako jokalariak ondo aritu dira Eibarren gola saihesteko. Horrela, Osasuna hogeita bi punturekin dago hamabosgarren postuan, jaitsieratik bi puntura. Jagoba Arrasateren taldearen hurrengo neurketa otsailaren 14an izango da, 18:30etan, Ciutat de Valencia zelaian, Levante U. D. taldearen aurka.

J22 LaLiga Santander

  • S. Herrera
  • Nacho Vidal
  • Manuel Sánchez
  • Aridane
  • David García
  • Rubén García (89')
  • Oier (63')
  • Lucas Torró
  • Kike Barja (62')
  • Ante Budimir (89')
  • Calleri (70')

Ordezkoak

  • Adrián (71')
  • Juan Cruz
  • Juan Pérez
  • Enric Gallego (90')
  • Jon Moncayola (63')
  • Unai García
  • R. Torres (63')
  • Iñaki Álvarez
  • Javi Martínez
  • Ramalho
  • Iñigo Pérez (90')
  • Dmitrović
  • Rafa Soares
  • Paulo
  • Arbilla
  • Bigas (45')
  • Bryan Gil Salvatierra
  • Yoshinori Muto
  • Recio (73')
  • Edu Expósito (90')
  • Sergi Enrich (73')
  • Kike G. (85')

Ordezkoak

  • Inui
  • Cote
  • Pozo (74')
  • P. León
  • Aleix García
  • E. Burgos (45')
  • Yoel
  • P. Diop (74')
  • Quique (91')
  • Sergio A. (86')

Estadioa

Estadio El Sadar

Gol

  • 1-0 (18'). Calleri
  • 1-1 (44'). Kike G.
  • 2-1 (86'). Ante Budimir

Epailea

Jorge Figueroa Vázquez..

Gai zerrenda

04 EK

Igandea 18:30 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia38 CA Osasuna - Girona FC

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 FC Barcelona 883728456918
2 Real Madrid 773724587435
3 Atlético de Madrid 763723776831
4 Real Sociedad 683720894934
5 Villarreal CF 6337196125738
6 Real Betis 5937178124540
7 CA Osasuna 5037148153541
8 Athletic Club 5037148154642
9 Girona FC 49371310145753
10 Rayo Vallecano 49371310144550
11 Sevilla FC 49371310144652
12 RCD Mallorca 4737138163443
13 Cádiz CF 41371011162952
14 Getafe CF 41371011163445
15 Valencia CF 4137118184144
16 UD Almería 4037117194662
17 RC Celta 40371010174152
18 Real Valladolid CF 3937116203363
19 RCD Espanyol de Barcelona 3637812174966
20 Elche CF 243759232966