Ostirala 21:00 Estadio El Sadar
Partidua
Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC
Osasunak aurrera pausoa ematea lortu du, aurreko jardunaldian Levante Las Planas taldea mendean hartuta (2-0).
Reto Iberdrola ligako lehen postuen borroka inoiz baino biziago dago. Emakumezkoen Osasunak aurrera pausoa ematea lortu du, aurreko jardunaldian Levante Las Planas taldea mendean hartuta (2-0). Kakun Mainzek zuzentzen duen taldeak liderra menderatu zuen akatsik gabeko partida batean, eta bere aukerak aprobetxatzen jakin zuten sailkapenean aurrerapauso handia emateko.
Lehen talde gorritxoak laugarren postuan jarraitzen du 40 punturekin txapelketa amaitzeko bederatzi jardunaldi falta direnean. Osasunaren puntu berdinekin daude S. E. AEM, bosgarren postuan eta Deportivo Abanca, hirugarrenean. Puntu bat gorago, 41 punturekin, R. C. D. Espanyol dago bigarren postuan, Levante Las Planasen atzetik, zeinak, Taxoaren galdu arren, lidergoari eusten dion 44 punturekin.
Osasunak Sportingi egingo dio bisita, lehia zuzenetako emaitzen zain
Asteburu honetakoa erabakigarria izan daiteke. Osasunak Sportingi egingo dio bisita igandean, 12:00etan, azken jardunaldietan izandako emaitza dinamika onari jarraipena emateko asmoz. Gainera, Levante Las Planas eta Deportivo Abanca taldeen arteko norgehiagoka zuzenak puntuak murrizten jarraitzeko aukera eman diezaieke gorritxoei, garaipena lortuz gero.