Ostirala 21:00 Estadio El Sadar
Partidua
Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC
Jokalariek informazio baliogarria aurkituko dute bertan.
Gaur arratsaldean, Luis Sabalza Osasuna Klub Atletikoko presidentea eta Angel Alcalde Oinarrizko Futboleko zuzendaria "Osasuna K. A.-ko jokalarientzako gida" ematen hasi dira, bigarren urtez jarraian, Nafarroako klubaren harrobia osatzen duten taldeei.
Taxoareko instalazioei buruzko informazioa, jokalari berriak arazorik gabe bertan mugitu ahal izateko mapa bat, futbolariek jarraitu behar dituzten protokoloak eta jarraitu beharreko oinarrizko arauak biltzen ditu gidak. Harrobiko jokalariek oinarrizko futbolaren organigrama, talde ezberdinen osaketa eta oinarrizko futbolean martxan dauden prestakuntza programa nagusiak ere aurkitu ahal izango dituzte euren orrien artean. Jokalari bakoitzak Gidaren bi ale jasoko ditu, bat berarentzat eta bestea bere familiarentzat.
Gida gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu da, eta Angel Alcalderen eta Luis Sabalzaren agurra ere jasotzen du. "1920an lagun talde batek Osasuna Klub Atletikoa sortzea erabaki zuen. Pertsona haiek ezin zuten imajinatu zer dimentsio hartuko zuen denborarekin. Ordutik 38 denboraldi lehiatu gara Lehen Mailan, eta 36 Bigarren Mailan. Gure kluba, gaur-gaurkoz, hamaseigarrena da La Ligaren sailkapen historikoan, eta horrek Espainiako futboleko erakunde garrantzitsuenetako bat bezala kokatzen du. Aurreko mendeko 90eko hamarkadan Kirol Elkarte Anonimo bihurtzea eragotzi zuen Espainiako futbol profesionaleko lau kirol erakunde bakarrenetakoa ere bada Osasuna. Gure kluba, Futbol Club Barcelona, Real Madrid eta Athletic Clubekin batera, bere bazkideen jabetza izaten jarraitzen duten lau taldeetako bat da. Berezitasun horrek garenaz bereziki harro sentiarazten gaitu, eta gure sustraiei eta honaino ekarri gaituzten balioei eusteko aukera ematen digu ", esaten die presidenteak harrobiko jokalariei Gidan.
"Taxoareko partaide zaren unetik, jakin ezazu erantzukizun eta zor bat duzula 1920an klub honen jaiotza posible egin zuten guztiekin eta ondoren etorri diren eta erakundea bizirik mantendu duten belaunaldi guztiekin. Harro sentitu nahi dugu gure harrobia osatzen duten jokalariez, haien balioez, kiroltasunaz, heziketaz, umiltasunaz, egoten jakiteaz. Zuetako bakoitzak, banaka, Nafarroan eta gure Erkidegotik kanpo milaka lagun atzean dituen ia mendeurreneko klub baten historia irudikatzen du. Horregatik, garrantzitsua da ikasteko gogoarekin, zuen laguntasunarekin, pertsonei eta instalazioei duzuen errespetuarekin eta aurkariaren aurrean duzuen umiltasunarekin egunerokoan klub handi baten, Osasuna Klubaren, ordezkari duinak zaretela erakustea ", esan du presidenteak.