Asteazkena 19:00 Estadio El Sadar
Partidua
Jardunaldia31 CA Osasuna - Valencia CF
Arrasatek prentsaurreko bat eskaini du El Sadarren, Luis Sabalza lehendakariak eta Braulio Vazquez kirol zuzendariak lagunduta, 2022ra arte berritu ondoren.
Gaur arratsaldean, El Sadarreko prentsa aretoan, Jagoba Arrasate Osasuna Klub Atletikoko entrenatzaileak prentsaurreko bat eskaini du atzo 2022ra arte berritu duela jakin ondoren. Berriatuakoa laguntzen entitateko lehendakari Luis Sabalza eta Kirol Zuzendari Braulio Vazquez izan dira. Lehendakaria izan da hitza hartu duen lehena. "Gaur egunik pozgarrienetako bat da entitate honen lehendakari bihurtu nintzenetik. Badakizue une txarra ere bizi izan ditudala eta, horregatik, ilusio handiarekin bildu zaituztegu gaur hemen, Jagoba Arrasateren berritzea aurkezteko. Berarekin batera, Bittor Alkiza bigarren entrenatzaile eta Sergi Perez prestatzaile fisikoaren berritzeak ere. Oso merezitako saria da hau eta Osasuna sentitzen dugun guztiok gogoz espero genuena. Horregatik, 2022ra arte elkarrekin jarraitzea adostu dugu. Modu honetan, Jagoba Arrasate Osasunaren mendeurreneko entrenatzailea izango da. Heldu zinenetik sortu duzun magia horri eutsi nahi diogu eta, beraz, luzapen hau albiste onena da. Zorterik onena opa nahi dizut", esan du Sabalzak.
Ondoren, Braulio Vazquezek ere hitz batzuk eskaini dizkio Berriatuako entrenatzaileari. "Jagoba Arrasate jende askoren izenean dago hemen. Sergi, Bittor, Juacho, Richard, mediku eta fisio guztiak…jende askori esker eguneroko lana errazagoa da eta horiek gabe ezinezkoa litzateke dena aurrera ateratzea. Ziur nago Jagoba eta bere talde teknikoa pertsonarik aproposenak direla Osasuna gidatzeko", esan du kirol zuzendariak.
Azkenik, arratsaldeko protagonistak hartu du hitza. Lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Arrasatek. "Eskerrak lehendakariari, zuzendaritza batzordeari eta kirol zuzendariari. Niretzako oso momentu berezi da hau, nahi dudan lekuan nago eta gauza asko ditugu oraindik egiteko. Aldi berean lan talde guztiari eskerrak eman nahi dizkiot, bereziki Bittor eta Sergiri. Baita ere jokalariei, azkenean gaur hemen gaude jokalariek euren lana ongi egin dutelako. Zirkulu hori ixteko, zaleei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Beti hor egon dira eta horrela sentitu dugu. Pertsonalki momentu bikaina da, bai familiarentzat eta baita niretzat futbol munduan. Gauzak ongi irteten ari dira momentuz baina jarraitu egin behar dugu. Gainera, ilusio berezia egiten digu mendeurrena ospatzea eta gu entrenatzaileak izatea. Espero dezagun klub handi honen mendeurrena Lehen Mailan izatea", esan du Arrasatek.