Igandea Estadio El Sadar
Partidua
Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC
Klubak eskerrak eman nahi dizkio iritsi zenetik eredu izan delako zelaietan eta zelaietatik kanpo.
Iñigo Perezek ez du Osasuna taldeko futbolari izaten jarraituko 2022/23 denboraldian. Datorren ekainaren 30ean, talde gorritxoak eta futbolari nafarrak ez dute kontratua luzatuko. Klubak eskerrak eman nahi dizkio iritsi zenetik eredu izan delako zelaietan eta zelaietatik kanpo.
Iñigo Pérez Soto (1988ko urtarrilaren 18a; Iruñea, Nafarroa) Osasunara iritsi zen 2018ko udan, Numantzia Kirol Klubaren izarretako bat izan ondoren. Denboraldi horretan, Nafarroako elastikoarekin, maila gorena lortu zuen kanpaina gogoangarri batean. Iñigo 87 puntu lortu zituen talde horretako jokalari garrantzitsu bihurtu zen eta zilarrezko mailako txapeldun izan zen.
Lau urtez aritu da Iñigo Perez bere lurraldeko klubean. Denbora horretan, une bikainak eskaini zituen, hala nola Lugori egindako gol agonikoa edo Rosaledan Juan Villarri jarritako erdiraketa izugarria, Osasunari bi garaipen emateko. Baina, beste ezeren gainetik, klubaren ezkutua profesionaltasunez, konpromisoz eta laguntasunez ohoratu duen futbolari baten oroitzapena uzten du.