ALBISTEAK

Guztira 2027 lagunek eman dute izena Reale Arenako partidarako sarreren zozketan

Zozketa notario aurrean egingo dute gaur arratsaldean, Sadar futbol zelaiko prentsa aretoan, 19:00etan.

Itzuli

09/03/2020 13:41

Guztira 2027 lagunek eman dute izena datorren igandeko Reale Arenan Realaren aurkako partidarako 950 sarreren zozketan (14:00etan). Joan den astean zehar zabalik egon zen izena emateko epea eta azkenean 2.000 baino gehiago izan dira datorren igandean Donostiara joateko interesa adierazi duten bazkide eta jarraitzaile gorritxoak. Zenbakiak 1.477tik aurrera banatu dira, aurreko zozketekin nahasterik egon ez dadin, eta 3.506ra arte. Hiru zenbaki (1.916, 1.922 eta 2.462) baliogabetu dituzte, aurreko zozketetako zigorrak dituztelako eta ezin dutelako oraingo zozketan parte hartu.

Zozketa notario aurrean egingo dute gaur arratsaldean, Sadar futbol zelaiko prentsa aretoan, 19:00etan. Zozketa ateak zabalik izango da, beraz, interesa duen edonork ikusi dezake, nahi izanez gero. Sarrera eskubidea duten 950 zenbakiak zozketatu ondoren, klubak bere sare sozialetan jakinaraziko du zein diren zenbaki sarituak. Irabazleek astearte eta asteazkenetan, 09:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, edo ostegunean, 09:30etatik 13:30etara, euren sarrerak ordaindu eta hartzeko aukera izango dute.

Klubak gogorarazi duenez, euren sarrerak hartzen ez dituzten bazkideak zigortu egingo ditu, eta ezin izango dute horrelako zozketa gehiagotan parte hartu. Bazkideek kentzen ez dituzten sarrerak, zerrendako hurrengo zenbakietara eskainiko dituzte azken sarituaren ondoren, eta ostiralean hartu ahal izango dituzte, 9:30etatik 13:30etara bitartean.

Era berean, Osasuna Klub Atletikoak bazkideei eta jarraitzaileei gogorarazi die, LaLigaren betebeharragatik, Osasuna bisitari gisa aritzen den partidetarako saltzen diren sarrera guztiak izendunak direla, eta, beraz, kluba ez dela erantzule egiten, behin estadioan sartuta, sarrerako erosketan agertzen dena ez den beste norbaiti sartzen uzten ez bazaio. Osasunak bazkideei eta jarraitzaileei bakarrik saltzen dizkie sarrerak, eta, beraz, horien ardura izango da beste pertsona bat estadio batera joatea eta bertara sartzen uzten ez badiote. Osasunak Realari bidaliko dion zerrendan sarituak izan diren bazkideen eta jarraitzaileen izenak baino ez dira agertuko. Eta, oraingo honetan, bazkide edo jarraitzaile saridun bakoitzaren izena ere inprimatuta agertuko da sarrera fisikoan.

Gai zerrenda

03 EK

Asteazkena 09:30 Tajonar

Entrenamiento

Entrenamiento

04 EK

Osteguna 09:30 Tajonar

Entrenamiento

Entrenamiento

05 EK

Ostirala 09:30 Tajonar

Entrenamiento

Entrenamiento

06 EK

Larunbata 09:30 Tajonar

Entrenamiento

Entrenamiento

08 EK

Astelehena 09:30 Tajonar

Entrenamiento

Entrenamiento

14 EK

Igandea 22:00 Reale Arena

Partidua

Jardunaldia28 Real Sociedad - C.A. Osasuna

17 EK

Asteazkena 22:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia29 C.A. Osasuna - Atlético de Madrid

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 FC Barcelona 582718456331
2 Real Madrid 562716834919
3 Sevilla FC 472713863929
4 Real Sociedad 462714494533
5 Getafe CF 462713773725
6 Atlético de Madrid 4527111243121
7 Valencia CF 422711973839
8 Villarreal CF 3827115114438
9 Granada CF 3827115113332
10 Athletic Club 372791082923
11 C.A. Osasuna 342781093438
12 Real Betis 332789103843
13 Levante UD 3327103143240
14 D. Alavés 322788112937
15 Real Valladolid CF 2927611102333
16 SD Eibar 272776142741
17 RC Celta 2627511112234
18 RCD Mallorca 252774162844
19 CD Leganés 232758142139
20 RCD Espanyol de Barcelona 202748152346