ALBISTEAK

Budimirren golak Osasunari garaipena eman dio luzapenean (1-0)

Osasunak neurketa parekatua azken minutuan erabaki du.

Itzuli

10/04/2022 16:30

Osasunak hiru puntu lortu zituen berriro Sadarren. Luzapenean sartutako gol batek hiru pntuak eman zizkien gorritxoei. Budimir izan zen golegilea area barruan barkatu ez zuen jokaldi batean eta modu horretan aukera argiak izan zituen partida erabaki zuen. Lehen zatian, Osasunak aurrea hartzeko aukera izan zuen Pachecok Ruben Garciari gelditu zion penalti batekin. Bigarren zatian, bi taldeek arriskua sortu zuten aurkariaren arean eta luzapeneko gol horrek garaipen garrantzitsua eman zien gorritxoei.

Osasuna eta Alaves nor baino nor aritu ziren partidako lehen txanpan. Arabarrek bigarren minutuan izan zuten lehen aukera, Joseluk eskuin hegaletik erdiraketa bat errematatu eta baloiak langa ukitu zuenean. Minutuak aurrera joan ahala, Osasuna nagusi izan zen eta aurretik jartzeko aukerak sortu zituen. Moncayola Pacheco ezustean harrapatzen saiatu zen area aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin, baina gutxigatik joan zen kanpora, eta Lucas Torrok gola sartzeko aukera ona izan zuen, David Garciak aurretik errematatutako korner bat buruz sartu zuenean.

Hogeita hamaseigarren minutuan, Chimy Avilak azken unera arte borrokatu zuen baloi bat erdiratzea lortu, eta baloiak Alaveseko defendatzaile baten eskuan jo zuen. VARek abisua eman eta jokaldia aztertu ondoren, epaileak penaltia adierazi zuen eta Ruben Garciak gorritxoak aurreratu ahal izan zituen hamaika metroetatik, baina Pachecok asmatu egin zuen eta gola eragotzi zuen. Ruben Garciak berak beste aukera bat izan zuen atsedenaldia baino pixka bat lehenago, buruz buruko jokaldi bikain baten ondoren.

Atsedenaldiaren ondoren, norgehiagoka oso parekatua izan zen, eta Alavesek izan zuen lehen arrisku jokaldia L. Riojaren gidaritza on batekin, area barruan jaurtitzen amaitu zuena, baina Sergio Herrera adi egon zen eta jaurtiketa oinarekin gelditu zuen. Jagoba Arrasatek sartu zituen aldaketak hirurogeigarren minututik aurrera eta Roberto Torresek arrisku aukerak sortu zituen gorritxoentzat hegaleko erdiraketa onekin. Horietako batean, Kike G.k penalti puntutik errematatu zuen eta Pachecok baloia harrapatu zuen. Beste batean, Budimirrek Arabarren atezaina gainditu zuen burukada bikain batekin, baina gola jokoz kanpo zegoelako baliogabetu zuten. Norgehiagokak aurrera jarraitu zuen, eta Alaves berriz ere gola sartzetik gertu egon zen L. Riojaren beste jokaldi batean.

Bazirudien partida berdinketarekin amaituko zela, baina Alavesen arean egindako jokaldi batean, baloia Budimirri iritsi zitzaion eta honek, nahi bezala, sare barrura bidali zuen. 1-0ekoa 92. minutuan iritsi zen, eta 31. jardunaldian Osasunak 41 puntu lortu zituen, denboraldia amaitzeko oraindik zazpi jardunaldi falta direnean. Nafarren hurrengo partida apirilaren 16an izango da 18:30etatik aurrera Mestallan Valentziaren aurka.

J31 LaLiga Santander

  • S. Herrera
  • Cote (60')
  • Aridane
  • David García
  • Nacho Vidal (85')
  • Jon Moncayola
  • Lucas Torró
  • Iñigo Pérez (60')
  • Chimy Ávila (85')
  • Rubén García (60')
  • Ante Budimir

Ordezkoak

  • Kike G. (61')
  • Ramalho
  • Kike Barja (86')
  • Javi Martínez (86')
  • Iván Martínez
  • Darko
  • R. Torres (61')
  • Unai García
  • Juan Pérez
  • Oier
  • Manuel Sánchez (61')
  • Pacheco
  • Ximo Navarro
  • Laguardia
  • N. Tenaglia (80')
  • Florian Lejeune
  • Manu Vallejo (65')
  • Edgar (75')
  • Mamadou Loum Ndiaye
  • Escalante (80')
  • Luis Rioja
  • Joselu

Ordezkoak

  • R. Duarte (81')
  • Jason
  • Martín
  • Saúl
  • Sivera
  • Miguel De la Fuente
  • Antonio Moya (81')
  • Matt Miazga
  • Pellistri (66')
  • Manu García
  • T. Pina (76')

Estadioa

Estadio El Sadar (19.220 ikusleak)

Gol

  • 1-0 (92'). Ante Budimir

Epailea

Alejandro Muñiz Ruiz …. zigortu zuenNacho Vidal (9'), Ante Budimir (29'), Lucas Torró (48') -rena CA Osasuna y Mamadou Loum Ndiaye (15') -rena Deportivo Alavés.

Gai zerrenda

12 ABU

Ostirala 21:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia1 CA Osasuna - Sevilla FC

20 ABU

Larunbata 17:30 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 CA Osasuna - Cádiz CF

26 ABU

Ostirala 22:00 Estadio Benito Villamarín

Partidua

Jardunaldia3 Real Betis - CA Osasuna

04 IR

Igandea 14:00 Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia4 CA Osasuna - Rayo Vallecano

12 IR

Astelehena 21:00 Power Horse Stadium

Partidua

Jardunaldia5 UD Almería - CA Osasuna

18 IR

Igandea Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia6 CA Osasuna - Getafe CF

02 URR

Igandea Estadio Santiago Bernabéu

Partidua

Jardunaldia7 Real Madrid - CA Osasuna

Sailkapena

Ptak.JKIPBPGPGAGK
1 Athletic Club 0000000
2 FC Barcelona 0000000
3 RCD Espanyol de Barcelona 0000000
4 Real Madrid 0000000
5 Atlético de Madrid 0000000
6 Sevilla FC 0000000
7 Real Betis 0000000
8 Real Sociedad 0000000
9 Cádiz CF 0000000
10 RCD Mallorca 0000000
11 Valencia CF 0000000
12 CA Osasuna 0000000
13 Elche CF 0000000
14 Villarreal CF 0000000
15 RC Celta 0000000
16 Rayo Vallecano 0000000
17 Real Valladolid CF 0000000
18 Girona FC 0000000
19 Getafe CF 0000000
20 UD Almería 0000000