J14 LaLiga Santander
Ordezkoak
Ordezkoak
Estadioa
Estadio El Sadar
Gol
- 0-1 (21'). Williams
- 1-1 (76'). Chimy Ávila
- 1-2 (79'). Kenan Kodro
Epailea
..
Talde zuri gorriak Osasuna menderatu du.
Azkenean, marka apurtu da. Osasunak, etxean jarraian galdu gabeko 31 neurketaren ondoren Athleticek aurka 1-2 galdu du gaur arratsaldean. Bilbotarrek talde gorritxoa mendean hartu dute lehen zatian eta Williamsek bere taldea aurreratzea lortu du. Bigarren zatian Osasunak merituak egin ditu berdinketa lortzeko eta Chimy Avilak banakoa jarri du. Hala ere, hurrengo jokaldian Kordrok neurketa erabaki duen gola sartu du.
Osasunak eta Athleticek partida elektrikoa hasi zuten. Aukerak berehala heldu ziren eta epaileak Raul Garciak gol bat baliogabetu zion 8. Minutuan. Osasunak ere bereak izan ditu. Fran Meridaren jaurtiketa on bat horien artean. Pixkanaka, ordea, bisitariek partidaren kontrola hartu zuten eta Osasunak ez zuen Bilboko taldeari min egiteko modurik aurkitu. 21. minutuan Iñaki Williamsek 0-1ekoa jarri du zuri-gorrientzat, gorritxoen defentsak asmatu ez zuen jokaldi batean. Aurrelariak ez du barkatu eta bere taldea markagailuan aurreratu du.
Jasotako kolpeari buelta ematea kosta egin zitzaion Osasunari. Jagoba Arrasateren mutilak ez ziren eroso egon eta ia ezin izan zuten talde bisitariaren azken lerroa gainditu. Erreakzioa lehen zatiko azken txanpan iritsi zen. Juan Villarrek 37. minutuan sartu zuen gola, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi zuen VAR-aren laguntzarekin.
Osasunak ongi erasotu zuen lehen zatiko azken minutuetan. Unai Simonek Juan Villarren gola saihestu behar izan zuen aurrelariaren burukada kornerrera bidaltzeko. Kornerra atera eta Darkok beste aukera bat izan zuen, erlojupekoak 45. minutua adierazten zuenean. Bisitariek ia gol marraren gainean atera zuten baloia. Gorritxoen erreakzioak harmailetako animoak altxatu zituen taldeak gehien behar zuenean, baina markagailua ez zen mugitu epaileak atsedenaldia adierazi aurretik.
Arrasatek aldagelan hitz egin ondoren, taldea gogoz atera zen berdinketaren bila bigarren zatian, hamaikakoan aldaketarik egin ez arren. Osasunak Athletic bere zelaian giltzaperatzea lortu zuen, harmaila txunditu zuen intentsitate erakustaldi batekin. Etxekoak berdinketa lortzetik oso gertu egon ziren, hainbat aukera izan ondoren. Hasteko, R. Torresen jaurtiketa gurutzatu bat kanpora joan zen, eta, ondoren, beste aukera argi bat izan zuen talde gorritxoak, baina Unai Simonek geldiketa ona egin zuen baloia kornerrera bidaltzeko.
Hainbesteko lanak izan zuen bere saria. 77. minutuan gorritxoek berdinketa lortu zuten. Agian jokaldirik zailenean izan zen. Chimy Avilak bere eskuin hankako kanpoaldearekin berdinketa lortu zuen, Unai Simon ezustean harrapatu eta markagailuan justizia egiteko. Pozak gutxi iraun zuen Sadarren, 79. minutuan Kodrok 1-2koa egitea lortu baitzuen Athleticek bigarren zati osoan arriskua sortu zuen jokaldi bakarrean.
Gol horrek min handia egin dio Osasunari. Iruñeko taldeak berdinketa bilatu du azkeneko minutuetan baina Athleticek markagailuari eustea lortu du. Azkenean, talde gorritxoak etxean galdu du, jarraian 31 neurketa irabazi ondoren. Datorren igandean Osasunak Bartzelonan jokatuko du Espanyol taldearen aurka.