Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)

Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote.

C. A. Osasuna 2-1 Villarreal C. F.

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, Oier (Moncayola, m.83), Fran Mérida, Chimy Ávila, R. Torres, Roncaglia, Rubén García (Darko, m.85), Adrián (Rober Ibáñez,74), Aridane eta Estupiñán.

Villarreal C. F.: S. Asenjo, R. Albiol, Pau, Gerard, S. Cazorla, Iborra (Trigueros, m.86), Chukwueze, Quintillá, Toko Ekambi (J. Ontiveros, m.68), Anguissa eta R. Peña.

Epaileak: Pizarro Gómez (C. Madrileño), asistido por Villate Martínez y Garrido Romero. Amonestó por parte de Osasuna a Nacho Vidal y Oier y por parte del Villarreal a R. Albiol y Bacca.

Golak: 0-1 (m. 5): Pau.1-1, (m.47): Roncaglia. 2-1, (m.79): Chimy Ávila.

Ikusleak: 15.349 ikusle El Sadarren.

 

Osasunak garaipen bikain bat lortu du Villarrealen aurka, hasierako 0-1ekoari buelta eman ondoren. Roncagliak eta Chimy Avilak sartutako golek hiru puntuak eman dizkiote talde gorritxoari eta etenaldira 11 punturekin joango da Iruñeko taldea.

Neurketaren hasiera ez da ona izan talde gorritxoarentzat. Villarrealek laster hartu du aurrea markagailuan Pau-k buruz sartu duen gol bati esker. Erdilariak bikain errematatu du falta erdiraketa bat eta, Rubenek baloia gelditu ondoren, aldaratzea aprobetxatu du baloia sareetara bidaltzeko. Golak mina egin dio talde gorritxoari eta Villarrealek abantaila handitzeko paradak izan ditu. Osasuna hegaletatik min egiten saiatu da eta hurbilera arriskutsuak sortu arren, ez du aukera argirik izan neurketako lehen txanpan.

 

Bigarren zatiak, ordea, ez du lehenengoaren antzik izan. Hasi eta berehala, Roncagliak gol eder bat egin du urrunetik gogor jaurti ondoren. Atzelariak aldaratze bat aprobetxatu du markagailuan banakoa ezartzeko eta partidak bira eman du. Osasunak agintea hartu du zelai erdian eta aukerak sortzen hasi da. Kanpotarrek ere aukera argi bat izan dute berriz aurretik jartzeko, baina Rubenek geldiketa ikusgarri batekin gola salbatu du.

Garaipenaren gola heldu aurretik, Chimy Avilak aukera paregabea izan du bigarren gola sartzeko. Villarrealen atzelarien huts bat aprobetxatuz atezainaren aurrean gelditu da, baina ez du asmatu amaitzerakoan. Asenjok errematea gelditu dio, ordura arteko aukerarik argienean. Hala ere, aurrelari gorritxoak lanean jarraitu du eta neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirenean saria aurkitu du. Area barruan izan den jokaldi batean agertu da baloia sareetara bidaltzeko eta partidari buelta emateko.

Azkenean, Osasunaren garaipena El Sadarren. Gorritxoek 11 puntu batu dituzte etenaldira heldu aurretik eta El Sadar gotorleku bat izaten jarraitzen du.

 

2019ko Urriaren 06a 00:05e(t)an

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Urriaren 06a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Urriaren 06a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Urriaren 06a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Urriaren 06a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes