Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"

Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du.

Jagoba Arrasatek prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, talde gorritxoak bihar Villarrealen aurka jokatuko duen neurketari buruzko balorazioa egiteko. Entrenatzaile gorritxoak biharko norgehiagokaren garrantzia azpimarratu du, kontuan hartuz ondoren etenaldia datorrela. "Badakigu etenaldi bat datorrela, azkeneko partida dela eta etxean jokatzen dugula. Aurkari gogorra izango dugu aurrean, baina ilusio handia dugu. Biharko neurketak erabaki dezake zein izango den gure gogo aldartea etenaldira heldu aurretik. Pausoz pauso joan behar dugu. Pauso txikiak emanez, baina zehatzak. Hala ere, egia da hiru puntu lortzeak bultzada handia emango ligukela, batez ere sailkapenean eta gogo aldetik. Orain arte konpetitiboak izan gara baina garaipen hori lortu nahi dugu. Baina ez dut uste urgentziarik dugunik edo hori ona denik guretzako. Aukera moduan ikusten dugu eta ez obligazio moduan", esan du.

"Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat. Zentzu horretan ea bihar efikazia aldetik hobeto gauden. Kalitate handiko taldea da Villarreal, gol asko egiten dituena eta jokalari asko momentu bikainean daude. Badakigu aurrean zer daukagun baina gure taldean konfiatzen dugu", adierazi du.

2019ko Urriaren 04a 14:00e(t)an

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Urriaren 04a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Urriaren 04a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Urriaren 04a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Urriaren 04a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes