Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea

Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas.

Eskolen Arteko txapelketan parte hartzeko izena emateko epea gaur hasiko da. Txapelketa Taxoareko instalazioetan jokatuko da, 2019ko abenduaren 22an eta 23an, eta 2020ko urtarrilaren 6an eta 7an (Aurretiko Fasea, hala badagokio, azaroaren 12an eta 13an, edota 19an eta 20an jokatuko da). Izena eman ahal izango dute Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeek, eta gehienez talde bana kategoria bietan. 8ko Futbol Txapelketan bi kategoria izango dira. Alde batetik, txapelketa mistoak 2008 eta 2009an jaiotakoak hartuko ditu. Bestalde, nesken txapelketak 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoak hartuko ditu.

Ikastetxe batek ez badu nesken talderik aurkezten, talde mistoan neskak eduki ahal izango ditu. Ikastetxe batek talde mistoa eta neskena aurkezten baditu, jokalari bakoitzaren izena dagokion kategorian emango du. Talde bakoitza gutxienez 12 jokalarik osatuko dute, eta gehienez 14k. Parte-hartzaile guztiak dagokien ikastetxeko ikasle izan behar dute 2019/20 ikasturtean.

Behin izena emanda, berrespen-postan "2019/2020 denboraldiko Eskolarteko Txapelketako Araudia" erantsiko da. Horrez gain, Osasuna Fundazioaren webgunean (www.fundacionosasuna.com) ere egongo da eskuragarri, Eskolarteko Txapelketari buruzko Informazioa atalean, hain zuzen. 8ko Futbol Txapelketako Azken Fasean, kategoria mistoan 64 talde egongo dira, gehienez; nesken kategorian, berriz, 24. Izena emandako taldeen kopurua ezarritakoa baino handiagoa bada, Aurretiko Fasea jokatuko da.

Kategoria mistoan, izena emateko eta ordaintzeko ordenaren araberako lehen 60 ikastetxeek bermatuta izango dute txapelketako Azken Fasea jokatzeko tokia. Gainerako 4rak, 64 ikastetxek baino gehiagok izena emanez gero, Aurretiko Fasean jokatuko dituzte 61.etik aurrera izena emandako ikastetxeek, haien arteko kanporaketetan (horien berri dagokionean emango da).

Nesken kategorian, izena emateko eta ordaintzeko ordenaren araberako lehen 22 ikastetxeek bermatuta izango dute txapelketako Azken Fasea jokatzeko tokia. Gainerako 2ak, 24 ikastetxek baino gehiagok izena emanez gero, Aurretiko Fasean jokatuko dituzte 23.etik aurrera izena emandako ikastetxeek, haien arteko kanporaketetan (horien berri dagokionean emango da). Kategoria bietan, izena emandako taldeen kopurua Azken Faserako ezarritakoa baino txikiagoa bada, egutegia, taldeak eta norgehiagokak egituratuko dira izena emandako taldeen kopuruaren arabera.

 

 

2019ko Urriaren 04a 11:35e(t)an

Honakoa ere interesa dakizuke

partekatzeko

Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du
2019ko Urriaren 04a Adierazpen Ofiziala
Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du Entitate gorritxoak bere kirol proiektua finkatu du entrenatzaile euskaldunaren jarraipenarekin. Bigarren entrenatzailea, Bittor Alkiza, eta prestatzaile fisikoa, Sergi Perez, ere berritu ditu Osasunak. irakurri gehiago
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik
2019ko Urriaren 04a Entrenamendua
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik Jokalariek indarra, teknika eta baloiaren jabetza landu dute eta asteartera arte atseden hartuko dute. Aridanek ez du lanik egin, iskiotibialean lesio bat baitu. irakurri gehiago
Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2019ko Urriaren 04a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Urriaren 04a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes