Rubén: "Bide onean gaude, baina hobetzea da gure helburua"

Atezain gorritxoak atzo Levanteren aurka lortutako berdinketaren balorazioa egin du.

Gaur goizean, Osasuna Klub Atletikoko lehen taldeak Taxoaren izan duen lan saioa amaitu ondoren, Ruben Martinezek prentsaurreko bat eskaini du atzo talde nafarrak Levanteren aurka jokatu zuen neurketari buruzko balorazioa egiteko. Atezain gorritxoak berdinketa emaitza justua izan zela aitortu du. "Agian lehenengo zatia ikusi ondoren, berdinketa emaitza ona dela pentsa genezake. Baina bigarren zatian hobeto jokatu genuela eta aukerak sortu genituela ikusita, gainera jokalari bat gehiagorekin jokatu genuen, puntu bat sari gutxi dela pentsa daiteke. Nire ustez berdinketa da justuena. Atsedenaldian Jagobak zuzenketa batzuk egin zituen eta, batez ere, kontuan izan behar dugu lehen zatian haiek hobeki hasi zutela eta bigarrenaren hasieran, aldiz, guk. Haiek gora egin zuten lehen zatian gola oso azkar sartu zutelako eta horrek min egin zigun. Bigarren zatian hobeki hasi ginen eta konfiantza gehiago izan genuen. Haiek jokalari bat gutxiagorekin gelditu ziren eta aurrera pauso bat eman genuen", esan du.

"Berdinketa asko izan ditugu orain arte, baina ez da guk horrela nahi dugulako. Irabaztera irteten gara berdegunera. Beti ikusten da aurkariaren atea erasotzea bilatzen dugula, aukerak sortuz. Neurketa batzuetan jokoa eta aukerak begiratuta hiru puntuak irabazteko merituak egin ditugula pentsa dezakegu, baina horrelakoa da futbola eta aukera gutxien sortu genuen neurketa irabazi genuen. Hori da jarraitu behar dugun bidea, aukerak sortzea eta atzean ongi defendatzea. Horrela jokatuz, emaitzak azkenean iritsiko dira", azaldu du.

"Etxean irabazteko gogoz gaude. Aurkari latz bat izango dugun aurrean larunbatean,  Europan jokatzeko maila duena. Oso zaila izango da, baina guk ere oso dinamika ona daramagu etxean eta aurtengo lehenengo garaipen lortu nahi dugu gure jendearen aurrean", amaitu du.

2019ko Irailaren 30a 14:25e(t)an

Honakoa ere interesa dakizuke

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Irailaren 30a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Irailaren 30a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Irailaren 30a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Irailaren 30a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes