Osasunak bigarren zatian irudia hobetu eta puntu bat batu du (1-1)

Levantek talde gorritxoa gainditu zuen lehenengo zatian, baina bigarrenean taldeak beste itxura abt erakutsi eta partida berdindu du Ruben Garciaren gol bati esker.

Levante U. D. 1-1 C. A. Osasuna

Levante U. D.: Aitor Fdez., Radoja, Hernani, Roger M. S. (Sergio León, m. 75), A. J. Morales (Rochina, m. 75), Rubén Vezo, Postigo, C. Clerc, Jorge Miramón, B. Mayoral (Coke, m. 85) eta J. G. Campaña.

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, David García, Oier, Fran Mérida (Moncayola, m. 45), Chimy Ávila, R. Torres, Rubén García (Rober Ibáñez, m. 83), Adrián (Juan Villar, m. 83), Aridane eta Estupiñán.

Epailea: Soto Grado (C. Riojano). Hernani kaleratu zuen bi txartel horirekin 71. minutuan. Radoja, Sergio León, Roger eta Aitor Fdez-i txartel horiak.

Golak: 0-1 (m. 5): Hernani. 1-1 (m. 57): Rubén García.

Ikusleak: 19.369 ikusle Estadi Ciutat de València-n.

Osasuna Klub Atletikoak puntu bat lortu du Ciutat de València futbol zelaian, Ruben Garciaren gol bati esker neurketa berdindu ondoren. Talde gorritxoari hasi eta berehala jarri zaio maldan gora norgehiagoka Hernanik egindako golaren ondoren. Hala ere, bigarren zatian irudi oso ezberdina erakutsi ondoren, taldeak berdinketaren saria lortu du eta jokalari bat gehiagorekin amaitu du partida, garaipenaren golaren bila.

Neurketaren hasiera ez da bat ere erraza izan talde gorritxoarentzat. Levantek biziki erasotu du Rubenen atea eta bostgarren minuturako lehenengo gola sartu du. Jokaldia ezker hegaletik egin du talde Valentziarrak eta erdiraketa on bat bigarren zutoinean aprobetxatuz Hernanik Ruben gainditu eta baloia sareetara bidali du. Norgehiagoka maldan gora jarri zaio Jagoba Arrasateren taldeari baina, hala ere, gola jaso ondorengo minutuak izan dira talde nafarrak lehen zatian izan dituen onenak. Gorritxoek metroak aurkitu dituzte haien aurkariaren zelaian eta berdinketa hurbil izan dute. Hogeigarren minutuan Rubén Garciak falta jaurtiketa indartsu batekin baloia zutoinera bidali du. Adrian eta Estupiñanek ere hurbilera arriskutsuak izan dituzte, baina Levanteren atzelariek ongi egin dute haien lana.

 

Lehen zatiko azken txanpa, aldiz, etxeko taldearena izan da. Levantek aukera argiak izan ditu bigarrena egiteko eta horietako batean lortu du, baina epaileak VAR-aren laguntzarekin baliogabetu du jokoz kanpo adieraziz. Moralesek zein Hernani golegileak hegaletatik min handia egin diote talde gorritxoari, baina Osasunak emaitzari eutsi dio eta atsedenaldira 1-0ekoarekin joan dira bi taldeak aldageletara.  

 

Bigarren zatian Osasuna irudi guztiz ezberdina erakutsi du eta lehenengo minutuetan neurketa berdintzeko aukera argiak izan ditu. Horietako batean, Estupiñan bigarren zutoinean agertu da R. Torresen erdiraketa on bat buruz errematatzeko, baina Aitorrek baloia gol marratik atera du. Sei minutu geroago, aldiz, R. Torresek berak erdiraketa ederra jarri dio Ruben Garciari eta honek ez du barkatu area barruan, banakoa ezarriz. Osasunak berdinketaren saria lortu du eta azken txanpan garaipenaren gola bilatu du. Lehenago, epaileak Hernani golegileari bigarren txartel horia atera dio eta Levante jokalari bat gutxiagorekin jokatu ditu azkeneko hogei minutuak.

Talde gorritxoak agintea hartu du zelai erdian eta iniziatiba eraman du erasoan. Levantek atzean itxaron du eta kontraerasoekin min egiten saiatu da. Nacho Vidalek izan du aukerarik argiena bigarrena egiteko, baina ez du asmatu eta ezkerrez egindako errematea gora joan zaio. Azkenean, Osasunak puntu batekin itzuliko da Iruñera. Datorren asteburuan, talde nafarrak Villareal taldea hartuko du El Sadar futbol zelaian.

2019ko Irailaren 29a 21:40e(t)an

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Irailaren 29a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Irailaren 29a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Irailaren 29a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Irailaren 29a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes