Osasunak galdu du Santiago Bernabéu futbol zelaian (2-0)

Vinicius eta Rodrygoren golei esker irabazi dio talde Madrildarrak Osasunari.

Real Madrid C. F. 2-0 C. A. Osasuna

Real Madrid C. F.: Areola, E. Militao, Sergio Ramos, Nacho, Krooos, Casemiro, Valverde (James, m. 82), Lucas V. Jovic, Odriozola eta Vinicius Jr (Rodrygo, m.71).

C. A. Osasuna: Rubén, Raúl Navas, Marc Cardona (Chimy Ávila, m.65), Fran Mérida, Brandon (Juan Villar, m.65), Roncaglia, Rubén García, Lillo, Rober Ibáñez (R. Torres, m.70), Moncayola eta Estupiñán.

Epailea: Mateu Lahoz (C. Valenciano), Cebrián Devís eta De Francisco Grijalbak lagunduta. Real Madriden aldetik txartel horia E. Militao eta Nachori; Osasunan Lillo eta Chimy Ávilari.

Golak: 1-0, (m.36): Vinicius Jr. 2-0, (m.72): Rodrygo.

Incidencias: 57.520 espectadores en el Santiago Bernabéu con motivo de un partido correspondiente a la sexta jornada de LaLiga Santander.

Osasunak porrota jaso du Santiago Bernabéu futbol zelaian. Real Madridek mendean hartu du talde gorritxoa Vinicius eta Rodrygoren golei esker. Talde gorritxoa azkeneko minutura arte saiatu da baina ezin izan du aukera argirik sortu golen bat sartzeko.

 

Talde gorritxoa Real Madriden area inguruan arriskua sortzeko helburuarekin zelairatu da. Lehenengo minutuetan pare bat aldiz gerturatu da area ertzera, baina jarritako erdiraketak ongi urrundu dituzte atzelari zuriek. Lehen zatiko hasierako txanpan berdintasuna nagusi izan da eta bi taldeek ezin izan dute aukera argirik sortu. Osasunak ongi eutsi die zurien erasoei eta joko zuzenaren bidez min egiten saiatu da. Etxekoek aurrea hartzeko parada izan dute atzelari gorritxoek ongi urrundu ez duten jokaldi batean. Raul Navasek baloia atera nahi izan duenean, bere aterantz bidali du baloia eta Rubenek geldiketa ona egin behar izan du gola saihesteko.

Real Madridek Viniciusek sartutako gol bati esker hartu du aurrea markagailuan. Aurrelariak area ertzean hartu du baloia eta urrunetik jaurti du. Baloiak Raul Navasen oinean jo du eta sareetara joan da. Osasunak neurketa berdintzeko aukera izan du lehen zatiko azkeneko minutuan. Marc Cardonak korrika irabazi dio Militaori eta ate aurrean gelditu da, baina azkeneko kontrola egiterakoan luze joan zaio eta atezainak bereganatu du area barruan.

Bigarren zatia partida hasierako berdintasunarekin hasi da. Minutuak pasa ahala, ordea, Real Madridek bigarrena egiteko aukerak izan ditu. Jovic ate aurrean gelditu da atzelari gorritxoen huts bat aprobetxatu ondoren, baina ez du asmatu amaitzerakoan eta baloia gora jaurti du. Rodrygok, aldiz, sartu eta berehala izan du bere aukera, baina honek ez du hits egin. Bigarren golak min egin dio Osasunari, hala ere, talde gorritxoak azken minutura arte bilatu du gola.

Azkenean, bi eta huts irabazi du Madrilgo taldeak. Osasunak Ciutat de Valencia futbol zelaia bisitatuko du datorren igandean, 18:30etatik aurrera Levanteren aurka jokatzeko.

 

2019ko Irailaren 25a 22:30e(t)an

partekatzeko

Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du
2019ko Irailaren 25a Adierazpen Ofiziala
Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du Entitate gorritxoak bere kirol proiektua finkatu du entrenatzaile euskaldunaren jarraipenarekin. Bigarren entrenatzailea, Bittor Alkiza, eta prestatzaile fisikoa, Sergi Perez, ere berritu ditu Osasunak. irakurri gehiago
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik
2019ko Irailaren 25a Entrenamendua
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik Jokalariek indarra, teknika eta baloiaren jabetza landu dute eta asteartera arte atseden hartuko dute. Aridanek ez du lanik egin, iskiotibialean lesio bat baitu. irakurri gehiago
Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2019ko Irailaren 25a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Irailaren 25a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes