Sari txikia Osasuna handi batentzat (0-0)

Talde gorritxoak ongi jokatu eta aukera argiak sortu ditu, baina ez du ate aurrean asmatu. Bost neurketaren ondoren, ez du porrotik jaso.

C. A. Osasuna 0-0 Real Betis Balompié

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, David García, Oier, Fran Mérida (Moncayola, m. 90), Chimy Ávila, R. Torres, Rubén García (Brandon, m. 78), Adrián (Rober Ibáñez, m. 71), Aridane eta Estupiñán.

Real Betis Balompié: Joel, Mandi, A. Pedraza, Bartra, E. Royal, Javi García, Fekir (Álex Moreno, m. 73), Juanmi (Joaquín, m. 68), A. Guardado (Ismael, m. 79), Borja Iglesias eta Canales.

Epaileak: Del Cerro Grande (C. Madrileño). Oier eta A. Guardado eta Mandiri txartel horia atera zien.

Ikusleak: 15.655 ikusle El Sadar futbol zelaian.

Osasuna Klub Atletikoak hutsean berdindu du Real Betis taldearekin gaur gauean El Sadarren jokatu den norgehiagokan. Talde gorritxoak irudi sendoa erakutsi du defentsan eta aukera argiak izan ditu neurketa irabazteko, baina ez du asmatu ate aurrean. Hala ere, baloiaren jabetza izan duenean batez ere, Osasunak joko zuzen eta erasokorra erakutsi du eta oraindik ez daki zer den Lehen Mailan neurketarik galtzea.

Atsedenaldira irabazten joateko merituak egin ditu Osasunak lehenengo zatian. Gorritxoek aukera argiak izan dituzte, baina ez dute ate aurrean asmatu eta Joelek geldiketa onak egin ditu. Talde gorritxoak presio handia ezarri du Betisen zelaian eta, balioa azkar berreskuratuz, erdiraketa eta hurbilera arriskutsuak egin ditu. Horietako batean, baloia R. Torresi heldu zaio eskuineko hegalean. Nafarrak bikaina erdiratu du eta, ate ondoan, Adrianek hanka sartu du, baina Joelek geldiketa ona egin du gola salbatzeko.

Atzean, Rubenek geldiketa ona egin dio Fekirri, honek jokaldi prestatu baten ondoren baloia area barruan jaso eta jaurti ondoren. Betisek jokaldi arriskutsuak egin ditu, baina atezain eta atzelari gorritxoek lan ona egin dute arriskua urruntzeko. Gorritxoen bigarren aukera argia R. Toresek bere oinetan izan du. Erdilariak ezkerrez jaurti du area ertzetik eta baloia zutoinetik oso hurbil kanpora joan da. Talde gorritxoak ausardiaz erasotu du Betisen atea eta El Sadarreko harmailak Arrasateren taldea bultzatu du. Atsedenaldirako hiru minutu falta zirenean, zale gorritxoak piztu dituen jokaldia egin du Osasunak. Betisek falta erdiraketa bat egin du Rubenen aterantz, atzelariek baloia atera dute eta gorritxoek kontraeraso ikaragarria egin dute. Sei jokalari heldu dira Betisen arearaino, eta Sevillako taldeko bi atzelari besterik ez. Adrianek pase ona sartu dio Chimy Avilari eta honen errematea area barruan Joelek kornerrera bidali du. Kornerra atera eta gorritxoen errematea atzelariek gol marran atera dute.

Atsedenalditik bueltan, Osasunak ez du etenik egin bere joko erasokor horretan eta 51. Minutuan Chimy Avilak baloia langara bidali du. Adrianek kontrol ederra egin du area barruan eta Chimyri utzi dio, honen jaurtiketa ona langan jo aurretik. Fisikoki ongi iritsi da Arrasateren taldea neurketaren azken txanpara eta garaipenaren gola bilatzen jarraitu du. Aulkitik atera diren jokalariek ere taldea indartu dute, Rober Ibañez eta Brandonek, batez ere.

Chimy Avilak buruz amaitu du gorritxoen azkeneko gol aukera, baina bere errematea Joel atezainaren eskuetara joan da. Azkenean, hutsekoarekin amaitu da norgehiagoka eta gorritxoek puntu bat gehiago batu dute. Jokatutako lehenengo bost jardunaldietan Osasunak ez du porrotik ezagutu, eta talde lehiakorra dela argi utzi du. Asteazkenean, gorritxoek Santiago Bernabéu futbol zelaian bisitatuko dute, Real Madrilen aurka jokatzeko.

2019ko Irailaren 21a 00:00e(t)an

partekatzeko

Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)
2019ko Irailaren 21a Kronika
Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1) Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena"
2019ko Irailaren 21a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena" Entrenatzaileak partidaren balorazioa egin du prentsa aretoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"
2019ko Irailaren 21a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu" Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du. irakurri gehiago
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea
2019ko Irailaren 21a Eskolen Arteko Txapelketa
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes