Jagoba Arrasate: "Inoiz baino gehiago talde bat izan beharko dugu"

Entrenatzaile gorritxoak biharko Real Betisen aurkako neurketaren balorazioa egin du prentsa aretoan. "Hiru neurketa jarraian berdindu ondoren, bihar irabazteak bultzada handia emango liguke", esan du.

Jagoba Arrasatek prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean Taxoareko prentsa aretoan, biharko Real Betisen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egiteko. Entrenatzaile gorritxoak taldea El Sadarren berriro jokatzeko gogoz dagoela azaldu du. "Aste motza izan da eta jendea errekuperatzea izan da helburuetako bat. Arin dator biharko norgehiagoka, baina etxean jokatzen dugu eta etxean jokatzen dugun bakoitzean gogotsu gaude gure zaletuen aurrean jokatzeko. Betisek talentu handia dauka eta eroso jokatzen badu sufritu egingo dugu. Beraz, inoiz baino gehiago talde bat izan beharko dugu eta gauzak ongi egin beharko ditugu Betis handi bat ez ikusteko. Eurek baloiarekin onak dira eta presio ona egin beharko dugu. Horrez gain, pasa den astean baloiarekin gauza onak egiteko gai garela erakutsi genuen, beraz, Betisi baloia kentzen badiogu albiste ona izango da", esan du.

"Lehengo asteko aukera kopuru berdina sortzen badugu, seguru ongi joango zaigula. Arlo hori zaindu behar dugu, aukerak sortzen jarraitzea. Taldea hobera doala ikusten dut, eboluzio ona egiten ari da eta egunean lan egingo dugu Osasuna geroz eta hobe bat ikusteko. Hiru neurketa jarraian berdindu ondoren, bihar irabazteak bultzada handia emango liguke eta hori izango da biharko helburua guretzat", azaldu du entrenatzaile gorritxoak.

2019ko Irailaren 19a 17:15e(t)an

Honakoa ere interesa dakizuke

partekatzeko

Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)
2019ko Irailaren 19a Kronika
Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1) Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena"
2019ko Irailaren 19a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena" Entrenatzaileak partidaren balorazioa egin du prentsa aretoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"
2019ko Irailaren 19a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu" Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du. irakurri gehiago
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea
2019ko Irailaren 19a Eskolen Arteko Txapelketa
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes