Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da"

Miguel Flañok prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, Braulio Vazqueze kirol zuzendariak lagunduta.

Gaur goizean, lehen taldeak Taxoaren izan duen lan saioa amaitu ondoren, Miguel Flañok prentsaurreko bat eskaini du instalazioetako prentsa aretoan. Jokalari gorritxo ohiak, Braulio Vazquez kirol zuzendariak lagunduta, kazetarien galderei erantzun die. Flaño Osasunako kirol zuzendaritzan lan egiten hasi da eta Vazquez izan da hitza hartzen lehena aurkezpena egiteko. "Miguel Flaño oso jokalari garrantzitsua izan da klub honetan. Bere ibilbidea amaitzea eta kirol zuzendaritzan sartzea erabaki du eta oso pozik gaude bere erabakiarekin. Berak guztiz desberdina den mundu bat ezagutuko du orain. Oso gaztea da oraindik, baina urte hauetan zehar hartu duen esperientzia eta Osasunan hain garrantzitsua izatea ederki datorkigu. Esparru desberdinak ezagutuko ditu. Lehen taldea, Promesas, harrobia… Pasa den asteburu honetan kirol zuzendaritzarekin hasi da. Gainera, Jagobarekin ere zeinbait astetan lan egingo du, izan ere, entrenatzaile titulua lortu nahi du", esan du kirol zuzendariak.

Entitateko kirol zuzendaritzan lan egitea aukera bikaina dela azpimarratu du Flañok. "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da. Aukera hau eman izana eskertu nahi diot Kirol Zuzendaritzari. Aldaketa nabaria da niretzat, pertsonalki eta profesional bezala ere, baina ilusio handiarekin lan egingo dut. Asteburu honetan kirol zuzendaritzan lan egiten hasi nahi eta profesional handiak ditut nire ondoan. Asko ikasteko aukera paregabea izango dut hemendik aurrera eta aprobetxatuko dut. Esparru ezberdinetan lan egiteko aukera izango dut eta, lehenago esan dudan bezala, oso eskertuta nago", esan du.

"Esparru oso ezberdinak dira. Nik beti esaten dut esparru bakoitza ezagutzeko lehenago bertan lan egin behar duzula. Orain arte ez dut lanik egin eta, beraz, ez dut ezagutzen. Denborarekin, eta lan eginez, ikusiko dut zein den nire gustukoena edo non lagundu dezakedan. Entrenatzailearen arloa ere interesgarria iruditzen zait. Titulua lortu nahi dut eta horretarako ikasten ari naiz. Horretan nola moldatu nintekeen ikusi nahi dut. Ez bakarrik hori, harrobia eta harrobiko taldeak nola antolatu eta bideratu daitekeen ere interesgarria iruditzen zait", azaldu du Osasunako jokalari ohiak.

"Egoera asko bizi izan ditut futbolean eta esperientzia handia lortu dut. Dudarik gabe, horrek asko lagunduko nau orain hasiko dudan aldi honetan. Hainbeste urtez jokatu izanak ikuspegi ezberdin bat emango didala uste dut eta hori ere positiboa da", adierazi du Flañok.

 

2019ko Irailaren 18a 14:35e(t)an

partekatzeko

Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)
2019ko Irailaren 18a Kronika
Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1) Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena"
2019ko Irailaren 18a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena" Entrenatzaileak partidaren balorazioa egin du prentsa aretoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"
2019ko Irailaren 18a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu" Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du. irakurri gehiago
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea
2019ko Irailaren 18a Eskolen Arteko Txapelketa
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes