Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1)

Gorritxoek aukera argiak izan dituzte neurketa irabazteko, eta balio handiko puntu bat lortu dute Rober Ibañezen gol bati esker.

Real Valladolid 1-1 C. A. Osasuna

Real Valladolid: Masip, Pedro Porro, K. Olivas, Sergi Guardiola, Enes Ünal (Sandro, m.82), Óscar Plano, Fede S., Michel (Alcaraz, m.62), Nacho, Waldo (Hervias, m.62) eta M. Salisu.

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, David García, Oier, Fran Mérida (Moncayola, m.84), Chimy Ávila, R. Torres, Brandon (Adrián, m.74), Rubén García (Rober Ibáñez, m.74), Aridane eta Estupiñán.

Epailea: Munuera Montero (C. Andaluz), Alonso Fernández eta Baena Espejok lagunduta. Fran Méridari txartel horia atera dio (m.76).

Golak: 1-0, (m.65): Hervías. 1-1, (m.81): Rober Ibáñez.

Ikusleak: 20.670 ikusle José Zorrillan.

Osasuna Klub Atletikoak puntu bat lortu du Jose Zorrilla futbol zelaian Real Valladoliden aurka. Talde gorritxoak aukera argiak izan ditu lehenengo zatian markagailuan aurrea hartzeko, baina hutsekoarekin atsedenaldira joan ondoren, Herviasen golak maldan gora jarri dio neurketa. Bere lanari saria azkeneko minutuetan aurkitu du Arrasateren taldeak, Rober Ibañezek amaitu duen jokaldi on batean. Azkenean, puntu bat gorritxoentzat eta porrotik ez lehenengo lau jardunaldietan.

Lehenengo jardunaldietan erakutsitako lehiakortasunaren irudia mantendu zuen Osasunak lehenengo zatian. Talde gorritxoak arrisku handiko jokaldiak sortu, lehen zatiko argienak. Real Valladolidek ere arriskua sortu du, batez ere ezker hegaletik, baina Osasunak bere atea ongi defendatzea lortu du. Bere jokoari abiadura ezarriz eta hegaletatik areara sartuz, talde nafarrak aukera paregabeak izan ditu atsedenaldira markagailuan aurretik joateko, baina gorritxoek ez dute asmatu azkeneko metroetan.

Lehenengo hamar minutuak pasata, partidako lehenengo aukera argia izan du Jagoba Arrasateren taldeak. Eskuin hegaletik erdiraketa oso arriskutsua jarri du talde nafarrak eta ongi heldu da Brandon area barruan errematea egitera. Aurrelari gorritxoak, hala ere, ez du eroso jaurtitzea lortu eta azkenean baloiak zutoinean jo du kanpora joan aurretik. Minutu bat geroago, R. Torresek erdiraketa bat kontrolatu du area barruan, naiz eta nahiko baztertuta, eta bere erremateak ere zutoinean jo du. Baina lehen zatiko aukerarik argiena 36. minutuan heldu da. Osasunak kontraeraso bikaina egin du eta baloia R. Torresi heldu zaio area barruan. Honen errematea Masip atezainak gelditu du eta aldaratzean Chimy Avilak ez du asmatu errematea egiterakoan eta baloia kanpora joan da.

Bigaren zatian, aldiz, hasi eta berehala Real Valladolidek aukera paregabea izan du. Etxeko taldeak transizio on bat egin du eta Guardiolak buruz area barruan errematatu du. Hala ere, aurrelariak ez du asmatu eta baloia kanpora joan da. Falta jaurtiketa batean aurkitu du saria Valladolidek. Herviasek bikain jo du baloia eta langa ukitu ondoren, baloia sareetara joan da.

Osasunak kolpea jaso baina ez dio aurpegia galdu neurketari. Talde gorritxoa berdinketaren golaren bila joan da eta partidaren azken txanpan lortu du. Nafarrek jokaldi bikaina egin dute eta Rober Ibañezek ez du barkatu. Banakoa ezarri du markagailuan eta azkeneko minutuei emozio handia ipini die.

Arrasateren taldeak garaipenaren gola bilatuz amaitu du neurketa, baina azkenean puntu bat eraman du Iruñera. Porrotik jaso gabe jarraitzen du talde gorritxoak eta sei puntu pilatu ditu lehenengo lau jardunaldietan. Ostiralean, Real Betis izango du aurkari El Sadarren.

2019ko Irailaren 15a 21:25e(t)an

partekatzeko

Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)
2019ko Irailaren 15a Kronika
Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1) Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena"
2019ko Irailaren 15a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena" Entrenatzaileak partidaren balorazioa egin du prentsa aretoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"
2019ko Irailaren 15a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu" Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du. irakurri gehiago
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea
2019ko Irailaren 15a Eskolen Arteko Txapelketa
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes