Osasunak Unai García berritu du

Harrobiko jokalari nafarrak entitatearekin duen harremana 2021. urtera arte luzatu du. Orain, bere lesio larriko errekuperazio prozesuan murgilduta dago.

Osasuna Klub Atletikoak Unai García jokalaria berritu du 2021eko ekainaren 30era arte, aurreko kontratuzko harremana urte batez luzatuz. Harrobiko jokalariak 10.000.000 milioiko deuseztatze klausula izango du LaLiga Santander txapelketan. Bihar, jokalariak eta entitateko kirol zuzendariak, Braulio Vazquezek, prentsaurreko bat eskainiko dute Taxoareko instalazioetan, goizeko entrenamendu saioa amaitu ondoren.

Unai García Lugea (1992ko otsailaren 3a, Eskirotz, Nafarroa) Osasuna Klub Atletikoaren kirol proiektuaren oinarrietako bat da. Harrobiko taldeetan jokatu ondoren, lehen taldera heldu zen. 2013ko ekainaren 1ean debuta egin zuen Santiago Bernabéu futbol zelaian. 2015. urteko urtarrilean Club Deportivo Tudelano futbol taldera joan zen utzitako jokalari bezala, bertan minutuak pilatu eta jokalari bezala hazteko helburuarekin. Bertan, bigarren itzuli ikaragarria egin zuen eta Osasunako oinarrietako bat izatera eraman zuen bideari hasiera eman zion. 

Oso jokalari garrantzitsua izan zen taldeak 2015/16 eta 2018/19 denboraldietan lortu zituen igoeretan. Hala ere, maiatzaren 4an, lesio larri bat sufritu zuen bere lotailu gurutzatuan, Alcorcón-en aurkako neurketan. Nafarroako Unibertsitate Klinikan ebakuntza egin ondoren, jokalariak etenik gabe lan egin du berdegunera ahalik eta azkarren itzultzeko. Bere itzuleraren eguna gero eta hurbilago dago eta harrobiko jokalariak txikitatik defendatu duen elastiko gorritxoa jarriko du berriz ere.

Unai Garciaren berritze hau Osasunak bere kirol proiektua finkatzeko egin dituen beste berritze batzuei batu zaie. Entitateak bere harrobiko beste jokalari batzuen jarraitzea ziurtatu du, hala nola, Oier, Roberto Torres, David García, Jon Moncayola, Antonio Otegui, Endika Irigoien edo Barbero.

2019ko Irailaren 09a 17:55e(t)an

partekatzeko

Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da"
2019ko Irailaren 09a Prentsaurrekoa
Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da" Miguel Flañok prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, Braulio Vazqueze kirol zuzendariak lagunduta. irakurri gehiago
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da
2019ko Irailaren 09a Entrenamendua
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da Atzo atseden eguna izan ondoren, taldeak teknika, jabetzak eta partiduak egin ditu gaur. Luis Perea taldearekin lan egitera itzuli da. Biharko lan saioa ate itxian gauzatuko da. irakurri gehiago
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren
2019ko Irailaren 09a Entrenamendua
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren Osasuna lanera itzuli da gaur goizean Taxoareko instalazioetan. irakurri gehiago
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1)
2019ko Irailaren 09a Kronika
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1) Gorritxoek aukera argiak izan dituzte neurketa irabazteko, eta balio handiko puntu bat lortu dute Rober Ibañezen gol bati esker. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 05 LaLiga Santander LaLiga Santander
20 Septiembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Real Betis
Jornada 06 LaLiga Santander LaLiga Santander
25 Septiembre 2019 21:00 h.
Santiago Bernabéu
Real Madrid
vs.
Real Madrid Osasuna
Jornada 07 LaLiga Santander LaLiga Santander
29 Septiembre 2019 18:30 h.
Ciudad de Valencia
Levante
vs.
Levante Osasuna
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Villarreal
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes