Gotorlekua menderaezina da (2-2)

R. Torresek sartu dituen bi golek puntu bat eman diote talde gorritxoari.

C. A. Osasuna 2-2 F. C. Barcelona

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, David García, Oier, Fran Mérida (Moncayola, m. 71), Chimy Ávila, R. Torres, Brandon (Juan Villar, m.77) , Rubén García (Rober Ibáñez, m. 65), Aridane eta Estupiñán.

F. C. Barcelona: Ter Stegen, Semedo (Ansu Fati, m. 45), Piqué, Sergio, Rafinha (Arthur, m. 53), Lenglet, Griezmann, Jordi Alba, S. Roberto, F. De Jong (Vidal, m. 83) eta C. Pérez.

Epailea: Martínez Munuera (C. Valenciano). Txartel horiak: Fran Mérida, Brandon eta Moncayola; eta F. De Jong, S. Roberto, Lenglet eta Piqué.

Golak: 1-0 (m. 6): R. Torres. 1-1 (m. 51): Ansu Fati. 1-2 (m. 64): Arthur. 2-2 (m. 81): R. Torres (p.).

Ikusleak: 16.742 ikusle El Sadarren.

Osasuna Klub Atletikoak meritu handiko puntu bat lortu du gaur arratsaldean Futbol Club Barcelona taldearen aurka. Gorritxoak irabaztean hasi dira R. Torresek hasi eta berehala sartu duen gol bati esker, baina Bartzelonak buelta eman dio norgehiagokari bigarren zatiko lehen txanpan. Gorritxoek ez diote borrokatzeari utzi eta partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean berdinketa lortu dute. R. Torresek ez du barkatu eta Osasunak puntu bat gehiago batzea lortu du.

Arrasateren taldeak ederki hasi du norgehiagoka. Erritmo handia jarri dio bere jokoari lehenengo minutuetan eta bi hegaletatik arriskua sortu du erasoan. Seigarren minutuan, Brandonek jokaldi ederra egin du eskuinetik eta erdiraketa egitea lortu du. Bigarren zutoinean R. Torres agertu da eta erremate indartsu batekin baloia sareetara bidali du. Osasunak intentsitate berbera mantendu du defentsa lanetan eta Bartzelonak arazo handiak izan ditu aukerarik sortzeko. Talde katalanak ez du arrisku handirik sortu lehen zatian eta atsedenaldira gorritxoen abantailarekin heldu da neurketa.

Bigarren zatiko lehen txanpan, aldiz, Bartzelonak joko ona erakutsi du eta Osasunaren defentsa gainditzea lortu du. Seigarren minutuan Ansu Fatik area barruan hegan egin du eta buruz baloia sareetara bidali du erremate bikain batekin. Hala ere, Osasunak bere joko mailari eutsi dio eta Brandonek aukera bikoitza izan du area barruan. Lehenengoan baloia kanpora joan da eta bigarrenean Ter Stegenek gelditu du. Arthurrek, ordea, ez du barkatu eta area ertzetik eskuinez baloia ate barrura bidali eta bere taldea aurretik jarri du markagailuan.

Osasunak ez dio borrokatzeari utzi eta partidaren azken txanpan lortu du bere saria. Piquek baloia eskuarekin jo du area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. R. Torresek ez du barkatu penalti puntutik eta berdinketa ezarri du berriro. Azkenean, puntu banaketa El Sadarren. Gorritxoek puntu bat gehiago pilatu dute eta El Sadarren galdu gabe jarraitzen dute.

2019ko Abuztuaren 31a 20:40e(t)an

partekatzeko

Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da"
2019ko Abuztuaren 31a Prentsaurrekoa
Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da" Miguel Flañok prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, Braulio Vazqueze kirol zuzendariak lagunduta. irakurri gehiago
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da
2019ko Abuztuaren 31a Entrenamendua
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da Atzo atseden eguna izan ondoren, taldeak teknika, jabetzak eta partiduak egin ditu gaur. Luis Perea taldearekin lan egitera itzuli da. Biharko lan saioa ate itxian gauzatuko da. irakurri gehiago
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren
2019ko Abuztuaren 31a Entrenamendua
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren Osasuna lanera itzuli da gaur goizean Taxoareko instalazioetan. irakurri gehiago
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1)
2019ko Abuztuaren 31a Kronika
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1) Gorritxoek aukera argiak izan dituzte neurketa irabazteko, eta balio handiko puntu bat lortu dute Rober Ibañezen gol bati esker. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 05 LaLiga Santander LaLiga Santander
20 Septiembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Real Betis
Jornada 06 LaLiga Santander LaLiga Santander
25 Septiembre 2019 21:00 h.
Santiago Bernabéu
Real Madrid
vs.
Real Madrid Osasuna
Jornada 07 LaLiga Santander LaLiga Santander
29 Septiembre 2019 18:30 h.
Ciudad de Valencia
Levante
vs.
Levante Osasuna
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Villarreal
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes