Osasunak puntu bat lortu du El Sadarren estreinaldian (0-0)

Osasunak Eibarren aurka berdindu du intentsitate handiko norgehiagokan. Gorritxoek aukerarik argienak izan dituzte, baina ez dute ate aurrean asmatu.

C. A. Osasuna 0-0 S. D. Eibar

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, David García, M. Cardona (Rubén García, m. 66), Chimy Ávila (Juan Villar, m. 80), R. Torres, Rober Ibáñez (Brandon, m. 87), Darko, Aridane, Moncayola eta Estupiñán.

S. D. Eibar: Dmitrovic, Escalante, Sergio A., P. Diop, Sergi Enrich (Charles, m. 63), Tejero, Paulo, Orellana (Edu Expósito, m. 67), De Blasis, Kike García eta Arbilla (Pedro León, m. 87).

Epailea: David Medié Jiménez (C. Catalán). Nacho Vidal, David García, Chimy Ávila, eta Darkok txartel horia ikusi zuten; kanpotarren aldetik Sergio A., Arbilla, Paulo eta Charlesek.

Ikusleak: 13.978 ikusle El Sadar futbol zelaian, LaLiga Santanderreko bigarren jardunaldian.

Osasunak puntu bat lortu du Eibarren aurka hutsean berdindu ondoren. Talde gorritxoak aukerarik argienak izan ditu oso parekatua izan den neurketan, baina ez du golik lortu. Hala ere, irudi serioa mantendu du eta pasa den asteko lehiakortasunari jarraipena eman dio.

Intentsitate handiko partida izan da lehenengo minututik. Bi taldeek baloia bereganatu nahi izan dute zelai erdian eta arrisku aukerak berehala heldu dira. Osasunak abiadura jarri dio bere jokoari eta hegaletatik min egiten saiatu da. Chimy Avila eraso gorritxoan nabarmendu egin da eta bigarren minuturako ate aurrean bakarrik gelditu da. Aurrelari gorritxoa jokoz kanpo zegoela adierazi du epaileak. Hala ere, Osasunak arriskua sortzen jarraitu du.

Eibarrek baloi geldituko jokaldiei etekina ateratzen saiatu da, batez ere Orellanak jarri dituen erdiraketa bikainekin. Atzelari gorritxoek, ordea, lan ona egin zuten lehen zati honetan eta ez zioten talde kanpotarrari aukera argirik sortzen utzi.

Gorritxoen aldetik, Moncayolak eta Torresek izan dituzte aukera argienak. Lehenengoak area ertzetik jaurtik du 30. minutuan eta Dmitrovic atezainak kornerrera bidali behar izan du baloia geldiketa bikain batekin. Torresek, aldiz, area barruan baloia bereganatu du eta baloia kanpora bidali du oso gutxigatik.

Bigarren zatian, parekotasun hori mantendu da. Inork ez zuen hutsik egin nahi izan, baina Osasunak partida desorekatzeko aukerarik argienak izan ditu. Bigarren zatiko hamargarren minutuan, Chimy Avilak aukera paregabea izan du bere taldea aurretik jartzeko. Marc Cardonak pase bikaina eman dio area barruan eta aurrelari gorritxoak errematea ona egin du bigarren zutoinean, baina Dmitrovic-ek geldiketa ikaragarria egin du gol marran eta baloia kornerrera bidali du.

Hori izan da partidako aukerarik onena. Gorritxoek ez dute baloia sareetara bidaltzea lortu eta azkeneko minutuetan, bi taldeek egindako aldaketekin, partida berriro ere parekatu da. Partidaren azken txanpan bi taldeak puntua defendatzen saiatu dira eta, azkenean, puntu bat bakoitzarentzat.

Osasunak, beraz, puntu bat gehiago pilatu du bigarren jardunaldi honetan. Laugarrena, Leganesen aurka garaipena lortu ondoren. Hurrengo jardunaldian Bartzelonak bisitatuko du gotorleku gorritxoa, larunbatean, 17:00etatik aurrera.   

2019ko Abuztuaren 24a 20:30e(t)an

partekatzeko

Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da"
2019ko Abuztuaren 24a Prentsaurrekoa
Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da" Miguel Flañok prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, Braulio Vazqueze kirol zuzendariak lagunduta. irakurri gehiago
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da
2019ko Abuztuaren 24a Entrenamendua
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da Atzo atseden eguna izan ondoren, taldeak teknika, jabetzak eta partiduak egin ditu gaur. Luis Perea taldearekin lan egitera itzuli da. Biharko lan saioa ate itxian gauzatuko da. irakurri gehiago
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren
2019ko Abuztuaren 24a Entrenamendua
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren Osasuna lanera itzuli da gaur goizean Taxoareko instalazioetan. irakurri gehiago
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1)
2019ko Abuztuaren 24a Kronika
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1) Gorritxoek aukera argiak izan dituzte neurketa irabazteko, eta balio handiko puntu bat lortu dute Rober Ibañezen gol bati esker. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 05 LaLiga Santander LaLiga Santander
20 Septiembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Real Betis
Jornada 06 LaLiga Santander LaLiga Santander
25 Septiembre 2019 21:00 h.
Santiago Bernabéu
Real Madrid
vs.
Real Madrid Osasuna
Jornada 07 LaLiga Santander LaLiga Santander
29 Septiembre 2019 18:30 h.
Ciudad de Valencia
Levante
vs.
Levante Osasuna
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Villarreal
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes