Osasuna garaipen batekin itzuli da LaLiga Santander-era (0-1)

Chimy Avilaren golak hiru puntuak eman dizkio talde gorritxoari neurketa orekatu batean.

 

 C. D. Leganés 0-1 C. A. Osasuna

 

C. D. Leganés: Cuéllar, Bustinza M. (M. Navarro, m. 77), J. Silva, Braithwaite, Rodri Tarín, Rosales (J. Arnaiz, m. 77), Eraso (Recio, m. 67), R. Pérez J. I., Siovas, En Nesyri eta Óscar.

C. A. Osasuna: Rubén, Nacho Vidal, David García, Oier, Chimy Ávila (Luis Perea, m. 83), R. Torres, Rober Ibáñez (Marc Cardona, m. 70), Darko (Lillo, m. 94), Aridane, Moncayola eta Estupiñán.

Epailea: Javier Arberola Rojas (C. Castellano-Manchego), con la asistencia de José Luis Munuera Montero (C. Andaluz) en el VAR. Amonestó con amarilla por los locales a Recio y por los visitantes a R. Torres, Chimy Ávila, Rober Ibáñez y Moncayola. Además, fue expulsado el local Óscar por roja directa (m.93).

Gola: 0-1 (m. 75): Chimy Ávila.

Ikusleak: 10.020 personas en el Estadio Municipal de Butarque, con aproximadamente 300 rojillos en las gradas.

 

Osasunak balio handiko garaipena lortu du gaur Butarque futbol zelaian. Talde gorritxoak nekez irudika zezakeen Lehen Mailarako itzulera hoberik. Chimy Avilak sartutako gol eder batek hiru puntuak eman dizkio talde nafarrari oso orekatua izan den neurketan. Modu horretan, urrezko garaipena gorritxoentzat denboraldiko lehenengo jardunaldian. 

 

Osasunak beldurrik gabe ekin zion neurketari. Talde gorritxoak partida serioa egin du lehenengo zatian eta atzean sendo ibili da, aurrean arriskua sortzen saiatu den bitartean. Rober Ibañez behin eta berriz saiatu da ezker hegaletik min egiten eta jokaldi onak egin ditu. R. Torresek aukera argia izan du lehenengo gola egiteko. Erdilari nafarrak falta jaurtiketa bat jaurti du eta baloia kanpora joan da gutxigatik. 

 

Ibañezek ezkerretik egin duen beste jokaldi batean baloia Chimy Avilari utzi dio area barruan. Aurrelariak ez du baloia ongi jo eta bere jaurtiketa atezainaren eskuetara joan da. Etxeko taldeak ere arriskua sortu du hegaletatik. Hala ere, atzelari gorritxoek ongi aritu dira eta arriskua behin eta berriro urrundu dute. Minutuak pasa ahala, berdintasuna nabarmendu da berdegunean. Bi taldeek ez dute arriskatu eta atsedenaldira hutsekoarekin joan dira. 

 

Bigarren zatian, aldiz, gol aukerak bikoiztu dira. Bi taldeek beste erritmo bat jarri diote neurketari eta etxeko taldeak minutu onak izan ditu. Lehenengo aukeran, balioa zutoinera bidali dute Leganeseko jokalariek. Bigarrenean, Rubenek sekulako geldiketa egin dio aurrelari batek buruz egindako erremate bati, baina aldaratzean ezin izan du ezer egin gola salbatzeko. Hala ere, epaileak baliogabetu egin du VAR-a begiratu ondoren, jokalari batek eskuarekin kontrolatu duela berretsi ondoren. 

 

Leganesek izan dituen minutu onen ostean, Osasunak neurketa berdindu egin du. Gainera, Jagoba Arrasatek lehenengo aldaketa egin du eta Rober Ibañezek bere lekua Marc Cardonari utzi dio. 75. minutuan heldu da gorritxoen gola. Estupiñanek aurrera egin du baloiarekin ezker hegaletik. Baloia R. Torresi heldu zaio eta honek Chimy Avilari egin dio pasea area ertzean. Honek baloia jaso, buelta eman eta jaurtiketa gogor batekin baloia sareetara bidali du. 

 

Partidako azken txanpan Leganes erasora joan da eta Osasunak lan handia egin du defentsak. Epaileak Oscar kanporatu du Luis Pereari egindako falta baten ondoren. Azkeneko minutuetan gorritxoek ongi eutsi diote markagailuari eta garaipena lortu dute denboraldiari hasiera bikaina emanez. 

2019ko Abuztuaren 18a 00:15e(t)an

partekatzeko

Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2019ko Abuztuaren 18a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Abuztuaren 18a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Abuztuaren 18a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Abuztuaren 18a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes