Osasunak akordio bat itxi du Raul Navasekin hurrengo bi denboraldietarako

Jokalaria azkeneko fitxaketa gorritxoa izango da denboraldia hasteko egun gutxi falta direnean.

Gaur gauean, Osasuna Klub Atletikoak akordio bat itxi du Raul Navasekin, jokalaria datorren bi urteetan, urte bat gehiagoko aukerarekin, gorritxoa izateko. Jokalari eta entitate gorritxoaren arteko akordio honek Osasunak Real Sociedad taldearekin sinatu duen derrigorrezko erosketa aukera gauzatzen duenean balioa izango du.

Modu honetan, jokalariaren etorrera itxi egin da eta utzitako jokalari izango da kontratuzko harremanak balioa hartu arte. Une horretan Osasunak 250.000 euro ordainduko dizkio Real Sociedad taldeari. Gainera, klubak beste 500.000 euro ordaintzeko aukera izango du, kirol helburu ezberdinen arabera eta beti ere Osasuna LaLiga Santanderren mantentzen baldin bada.

Osasuna jokalariaren soldataz arduratuko da entitate donostiarra konpentsatzeko, honek jokalaria talde gorritxoaren jabetzakoa izan arte ordaindu duena berdintzeko. 2020/2021 denboraldian jokalaria klubaren jabetzakoa izatekotan, Osasunak 250.000 euro ordainduko dizkio Real Sociedad taldeari eta 250.000 gehiago izan daitezke beti ere talde gorritxoak denboraldia Lehen Mailan amaitzen badu.

Etorkizunean salmenta bat gauzatzekotan, Osasunak gainbalioa Realarekin banatuko du, %50 bakoitzarentzat. Hau da, klubak entitate donostiarrari jada ordaindu dion zenbatekoa deskontatuko du eta aldea erdi bana banatuko du Realarekin.

 

2019ko Abuztuaren 14a 23:55e(t)an

partekatzeko

Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2019ko Abuztuaren 14a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Abuztuaren 14a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Abuztuaren 14a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Abuztuaren 14a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes