Osasunak Promesas menderatu du aurre denboraldiko lehenengo neurketan (3-0)

R. Torresen gol batek eta Ruben Garciaren bi golek garaipena eman diote lehen taldeari.

C. A. Osasuna 3-0 C. A. Osasuna Promesas


C. A. Osasuna: Rubén, Endika, Fran Mérida, Chimy Ávila, R. Torres, Brandon, Lillo, Barbero, J. Martínez, Aridane y Herrando. En la segunda parte jugaron S. Herrera, Nacho Vidal, David García, Aimar, Marc Cardona, Rubén García, Moncayola, Juan Villar, Gorka, Luis Perea eta A. Otegui.

C. A. Osasuna Promesas: Iván Martínez, Samuel Goñi, Martín Salvador, Ibaider Garriz, Javi Lizarraga, Iker Berruezo, Oier Calvillo, Adrián Aranguren, Jonatan, Álvaro Muro y Ekaitz Zarranz. También jugaron Iñaki Álvarez, Diego Moreno, Imanol Jericó, Daniel Santafé, Elur Meoqui, Jose Hualde, Gabriel Lizarraga eta Marcos Mendes.

Epailea: Iván Santafé. Txartelik gabe.

Golak: 1-0 (m.19): R. Torres. 2-0, (m.59): Rubén García. 3-0,

Ikusleak: 1.500 ikusle Taxoaren.

Osasunak garaipena lortu du aurtengo aurre denboraldian jokatu duen lehenbiziko lagunarteko neurketan. Gaurkoan, talde gorritxoak harrobiko Osasuna Promesas izan du aurkari, entrenamendu moduan jokatu den norgehiagokan. Jagoba Arrasateren taldeak 3-0 mendean hartu du harrobiko taldea R. Torres eta Ruben Garciak sartutako bi golei esker. Promesasek itsura ona erakutsi du, baina lehen taldeak ate aurrean asmatu du eta ez dio aukerarik eman.

Ulertzekoa den bezala, entrenamenduko bigarren aste honetan erritmoa oraindik ez da punta puntakoa, baina bi taldeek intentsitatea jarri diote partidari. Osasunak bi talde osatu ditu, batak lehenengo zatia jokatuz eta besteak bigarrena. Horrela gauzak, neurketa nahiko parekatua egon da lehenengo minutuetan. Lehen taldeak baloiaren jabetza izan du eta zelai erdian nagusitu da, baina ez du aukera argirik sortu. Hala ere, hogeigarren minutuan R. Torresek banakako jokaldi ederra egin du eta area ertzetik jaurtiketa bikaina egin du bere ezker hankarekin. Baloia sareetara joan da eta Ivan Martinez harrobiko atezainak ezin izan du ezer egin.

Atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi dira bi taldeak. Bigarren zatian, jokalari berriak sartu dira bi taldeetan eta aukera gehiago sortu dira. Juan Villarrek pare bat izan ditu baina ez du asmatu jokaldia amaitzerakoan. Bigarren zatiko laugarren minutuan Ruben Garciak, berdegunean lau minutu zeramatzan, urrunetik jaurtiketa indartsu batekin bigarren gola lortu du. Xativako jokalariak baloia bikain jo eta ate barrura bidali du. Ruben Garciak berak egin du hirugarren gola. Neurketa amaitzeko hogei minutu falta ziren eta Marc Cardonak baloia bereganatu du ezker hegalean. Aurrelariak bikain erdiratu du eta Ruben Garciak erremate bikain batekin neurketa erabaki du.   

 

2019ko Uztailaren 20a 14:15e(t)an

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Uztailaren 20a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Uztailaren 20a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Uztailaren 20a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Uztailaren 20a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes