Osasunak garaipen batekin esan dio agur LaLiga 123-iipen batekin esan dio agur LaLiga 123-i (1-0)

Xiscok sartutako gol batek garaipen berri bat eman dio Osasunari. Talde gorritxoak ez du porrotik jaso bere gotorlekuan sasoi osoan.

C. A. Osasuna 1-0 Real Oviedo


C. A. Osasuna: S. Herrero, Oier, Fran Mérida, Xisco, R. Torres, C. Clerc, Rubén García, Lillo, Kike Barja, Aridane eta Miguel Olavide.

Real Oviedo: A. Herrero, Carlos Hdez., R. Folch, Toché, Sául Berjón, Bolaño, C. Martínez, Mossa, Viti, Javi Hernández eta Jimmy.

Epailea: De la Fuente Ramos (C. castellano-leonés), Pescador Hernández eta García Guilerak lagunduta. Osasunaren aldetik Sergio Herrerari txartel horia erakutsi zion, Real Oviedoren aldetik Mossari eta Bolañori.

Golak: 1-0, (m.69): Xisco.

Incidencias: 14.866 ikusle El Sadar futbol zelaian.

Osasunak LaLiga 123-eko txapela ospatu du gaur arratsaldean bere jendearen aurrean. Gorritxoek, Real Oviedo mendean hartu dute Xiscok sartutako gol bati esker. Talde gorritxoak garaipen berri bat lortu du eta modu honetan denboraldia amaitu du etxean porrotik jaso gabe. 

Lehen zatian bi taldeek baloia bereganatu nahi izan dute. Asturiarrek playoff-a zuten jokoan eta hasieratik arriskua sortzen saiatu dira. Hala ere, Sergio Herrerak eta atzelari gorritxoek ongi urrundu dute arriskua. Bere aldetik, Osasuna hegaletatik arriskua sortzen saiatu da, batez ere ezkerretik. Kike Barjak eta Carlos Clerc-ek hainbat erdiraketa jarri dituzte eta horietako batean, argienean, Xiscok gutxigatik ez du lehenengo gola egin. Aurrelari gorritxoak baloia sareetara bidali du minutu batzuk geroago, baina epaileak baliogabetu du aurrelaria jokoz kanpo zegoelakoan. Kike Barjak ere bere aukera izan du. Hegaleko jokalariak atzelari bat atzean utzi eta jaurtiketa indartsua egin du, hala ere, baloia kanpora joan da.  

Real Oviedok ere bere aukerak izan ditu. Saul Berjon jokalaririk onena izan da kanpotarren aldetik. Eskuinetik abiatuta jokaldi onak egin ditu. Horietako batean, baloiak zutoinean jo du eta atzelari gorritxoek atera dute. Argiena, falta jaurtiketa baten bidez izan dute. Berjonek jaurtiketa zoragarria egin du, baina Sergio Herrerak hegan egin du baloia salbatzeko geldiketa ikaragarri batekin. Horrela, bi taldeak golik sartu gabe heldu dira atsedenaldira. Bigarren zatian, norgehiagokak beste erritmo bat izan du. Osasuna golaren bila zelairatu du eta aukerarik argienak izan ditu. Olavidek zutoinera bidali du baloia, bere lehenengo jaurtiketan eta Aridaneren burukada atezainaren eskuetara joan da. 

69 minutuan, Ruben Garciak pase bikaina eman dio Xiscori eta aurrelari gorritxoa atezainaren aurrean gelditu da. Honek ez du barkatu eta gol bikaina sartu du bere taldea markagailuan aurreratuz. Kike Barjak, partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, aukera paregabea izan du. Kontraeraso baten ostean arean sartu da, atezainaren aurrean. Hala ere, ez du asmatu eta bere jaurtiketa gora joan da.

Modu honetan, denboraldia amaitu da talde gorritxoarentzat. El Sadar gotorleku bat izan da urte osoan zehar eta datorren urtean Lehen Mailako zelaia izango da.  

2019ko Ekainaren 08a 20:55e(t)an

partekatzeko

Osasunak 2019-2020 denboraldirako Hummel jantzi berriak aurkeztu ditu
2019ko Ekainaren 08a Aurkezpen Ofiziala
Osasunak 2019-2020 denboraldirako Hummel jantzi berriak aurkeztu ditu Lehenengo elastikoa arropa atzerakoietan oinarritutako diseinua dauka eta bigarrenak aldiz, urdinean, estilo aurrerakoi eta sutsua dauka. irakurri gehiago
Asteko hirugarren saioa Taxoaren
2019ko Ekainaren 08a Entrenamendua
Asteko hirugarren saioa Taxoaren Jagoba Arrasateren jokalariek indarra eta teknika landu, errondoak egin eta futbol partida batzuekin amaitu dute lan saioa. irakurri gehiago
Kike Barjak lesio bat du bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan
2019ko Ekainaren 08a Ohar Medikua
Kike Barjak lesio bat du bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan Gaur Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek jokalariak bere ezker belaunean lesio larria duela berretsi dute. irakurri gehiago
Osasunak eguneko bigarren lan saioa izan du
2019ko Ekainaren 08a Entrenamendua
Osasunak eguneko bigarren lan saioa izan du Taldeak gaur arratsaldean eguneko bigarren lan saioa izan du. Kike Barjak eta Lillok ezin izna dute saioa amaitu. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 39 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
19 Mayo 2019 18:00 h.
Ramón de Carranza
Cádiz C.F.
0-0
Cádiz C.F. Osasuna
Jornada 40 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
25 Mayo 2019 18:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-0
Osasuna U.D. Las Palmas
Jornada 41 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
02 Junio 2019 Nuevo Arcángel
Córdoba C.F.
2-3
Córdoba C.F. Osasuna
Jornada 42 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
09 Junio 2019 El Sadar
Osasuna
1-0
Osasuna Real Oviedo
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes