Miguel Olavide: "Osasunari eskerrak ematea besterik ez zait geratzen"

Miguel Olavidek agur esan dio Osasunari gaur goizean, bere ibilbidean bizitako esperientziak eskertuz.

Miguel Olavidek agur esan dio Osasunari gaur goizean, klubak jokalariak ez duela jarraituko jakinarazi ondoren. Harrobiko jokalariak eskerrak eman dizkio entitate gorritxoari, langile guztiei, bere taldekideei eta zaleei ere. "Jada badakizue datorren urtean ez dudala Osasuna Klub Atletikoan jarraituko. Lau denboraldi daramatzat lehen taldean eta pertsona guztiek nigana izan duten jarrera bikaina izan da. Eskerrak eman nahi dizkiet nire taldekideei bizitako une guztiengatik, lagun asko lortu ditut hemen, eskerrak eman nahi dizkiet asko irakatsi didaten entrenatzaile guztiei, Taxoareko langileei, Mediku Zerbitzuko langileei eta azkenik zale guztiei, izan ere, haien babesa sentitu dut. Klubari esker haurra nintzela nituen ametsak egia bihurtzeko aukera izan dut. El Sadarren jokatzea edo lehen mailan Osasunarekin gol bat sartzea. Beraz, eskerrak besterik ez dizkiot eman nahi Osasunari. Zorterik onena opa nahi diot talderi eta zaleei ere datorren denboraldiari begira, aurrean denboraldi polita baitute", azaldu du Olavidek. 

"Kluba uzteak pena ematen dit, izan ere, txikitatik hemen egon naiz ta lan asko egin dut, baina egoera ikusita ikusten zen horrela izango zela. Lau denboraldi daramatzat, bi igoera lortu ditut, azken minutuan maila mantendu genuen eta oso zaila da une zehatz bat aukeratzea. Esperientzia ederrak izan ditut hemen", esan du jokalari nafarrak.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio Miguel Olavideri urte hauetan zehar izan duen jarrera bikainarengatik eta zorterik onena opa nahi dio etorkizunean izango dituen erronketan.

2019ko Ekainaren 06a 13:50e(t)an

partekatzeko

Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)
2019ko Ekainaren 06a Kronika
Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1) Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena"
2019ko Ekainaren 06a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena" Entrenatzaileak partidaren balorazioa egin du prentsa aretoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"
2019ko Ekainaren 06a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu" Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du. irakurri gehiago
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea
2019ko Ekainaren 06a Eskolen Arteko Txapelketa
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes