Osasunak irabazi eta LaLiga 123-eko txapeldun bihurtu da (2-3)

Osasunak Nuevo Arcangel zelaian irabazi du eta Bigarren Mailako txapelduna da ia sei hamarkadaren ondoren.

Córdoba C. F. 2-3 C. A. Osasuna


Córdoba C.F.: Carlos Abad, Chus Herrero, Bodiger (Moyano, m.75), Piovaccari (Carbonell, m.87), Alfaro, A. Menéndes, Fernández, Quim Araujo (Andrés, m.60), Álex Vallejo, Javi Lara eta Luis Muñoz.

C. A. Osasuna: Sergio Herrera, Nacho Vidal, David García, Xisco (Javi Martínez, m.82), C. CLerc, Rubén García (Aimar Oroz, m.90), Lillo, Brandon, Aridane, Miguel Olavide (Kike Barja, m.69) eta Luis Perea.

Epailea: Areces Franco (C. asturiarra), Fernández Suárez eta Villabeirán Soutok lagunduta. 

Golak: 0-1, (m.10): Xisco. 0-2, (m.14): Brandon (p). 0-3, (m.55): Luis Perea. 1-3, (m.59): Alfaro. 2-3, (m.75): Piovaccari.

Ikusleak: 2.313 ikusle Nuevo Arcángel futbol zelaian.

Osasuna LaLiga 123-eko txapeldun bihurtu da Cordoba C. F. mendean hartu ondoren Nuevo Arcangel futbol zelaian. Gorritxoek puntu bat behar zuten txapela berresteko, baina bikain hasi dute neurketa eta 14. minuturako 0-2 ari ziren irabazten.

Garaipen honi esker Osasuna txapeldun bihurtu da. Azkeneko aldiz 1961. urtean lortu zuen zilarrezko mailako txapela, hala ere, kontuan izan behar da 31 denboraldi eman dituela geroztik Lehen Mailan. Txapela lortzeaz gain, gorritxoek oraindik azkeneko norgehiagoka bat jokatu beharko dute El Sadarren datorren astean, eta zale gorritxoekin ospatzeko aukera izango dute. Real Oviedo taldea izango da gorritxoen aurkaria denboraldi honetako azkeneko jardunaldian. 

Osasunak marka guztiak apurtu ditu aurten. Zenbakiak ikaragarriak dira. Gaurko garaipenarekin Arrasateren taldea 84 puntura heldu da. Horietatik 49 bigarren itzulian lortu ditu talde nafarrak. Bigarren itzuli honetan 15 garaipen, 4 berdinketa eta porrot bakarra lortu ditu. 

Osasunak oraindik bi aukera zituen beharrezkoa zuen puntua lortzeko, baina gorritxoek ez dute zalantzarik izan eta gaur txapeldun izateko prest zelairatu dira. Partidako hamargarren minutuan Xiscok Ruben Garciaren erdiraketa eder bat buruz errematatu du eta baloia sareetara bidali du. Cordobarentzat kolpe latza izan da hori, talde andaluziarra aurten Bigarren B Mailara jaitsi da eta, gainera, lau minutu geroago Brandoni penaltia egin diote. Aurrelariak berak jaurti du eta ez du barkatu, 0-2koa ezarriz markagailuan. Emaitza horrek asko hurbildu du gorritxoen helburua. 

Hirugarren gola bigarren zatia hasi eta minutu gutxira heldu da. Hamargarren minutuan, taldeak jokaldi ederra egin du, baloia Nacho Vidalek bereganatu du eskuineko hegalean eta honek erdiraketa zoragarria jarri du bigarren zutoinera. Bertan Luis Perea agertu da buruz erremate indartsua egin eta hirugarren sartzeko. 

Cordoba erasora joan da hirugarren gola jaso eta gero. Lehenengo aukeran epaileak andaluziarren gol bat balio gabetu du. Ondoren, 59. minutuan Alfarok buruz lehenengo gola sartu du. Minutu gutxira etxekoek aukera bikoitza izna dute, baina ez dute asmatu jokaldia amaitzerakoan.  

Osasunak ez dio mailari eutsi eta 75. minutuan Piovaccarik 2-3koa jarri du, azkeneko minutuei emozioa emanez. Azkeneko minutuetan Javi Martinezek eta Aimar Orozek debuta egin dute lehen taldearekin. Harrobiko jokalariek taldea lagundu dute azken unera arte. Epaileak amaiera adierazi duenean, Osasuna txapeldun bihurtu da ahaztezina izango den denboraldian. 

2019ko Maiatzaren 31a 22:55e(t)an

partekatzeko

Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1)
2019ko Maiatzaren 31a Kronika
Osasuna harro batek Villarreal menderatu du (2-1) Gorritxoek, bigarren zati bikain batekin neurketari buelta eman diote. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena"
2019ko Maiatzaren 31a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Meritu handia du taldeak zaleen laguntzarekin egin duena" Entrenatzaileak partidaren balorazioa egin du prentsa aretoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu"
2019ko Maiatzaren 31a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Etxean jokatzeko gogoz gaude eta aukera aprobetxatu nahi dugu" Entrenatzaile gorritxoak Villarrealen aurkako neurketaren inguruko balorazioa egin du. "Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat", esan du. irakurri gehiago
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea
2019ko Maiatzaren 31a Eskolen Arteko Txapelketa
Gaur hasiko da Eskolen Arteko Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea Las inscripciones deben realizarse en la web de Fundación Osasuna desde hoy y hasta el próximo 4 de noviembre a las 23.59 horas. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-1
Osasuna Villarreal
Jornada 09 LaLiga Santander LaLiga Santander
18 Octubre 2019 21:00 h.
Los Cármenes
Granada CF
vs.
Granada CF Osasuna
Jornada 10 LaLiga Santander LaLiga Santander
27 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Valencia
Jornada 11 LaLiga Santander LaLiga Santander
31 Octubre 2019 19:00 h.
Iberostar Estadio
RCD Mallorca
vs.
RCD Mallorca Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes