Jagoba Arrasate: "Aurkaria latza da, baina saria oso handia"

Berriatuako entrenatzaileak Cadizen aurkako partida latza izango dela azpimarratu nahi izan du prentsaurrekoan.

Gaur goizean, lehen taldeak Taxoaren izan duen entrenamendu saioa amaitu ondoren, Jagoba Arrasatek kazetarien galderei erantzun die prentsa aretoan. Entrenatzaile gorritxoak igandekoa neurketa latza izango dela azpimarratu nahi izan du, baina helburua eskura dutela argi utzi du. "Lehenengo aldiz denboraldi honetan inguru horretan gaude. Irabazten badugu Lehen Mailakoak izango gara. Bakarrik hori jakinda piztu egiten gara eta horren bila joango gara. Hala ere, badakigu aurkari latza izango dugula aurrean, baina irabazita saria oso potoloa da. Egun batzuk izan ditugu jai hartzeko eta deskonektatzeko. Talde oso ongi itzuli da, lan saio oso onak egin ditugu eta gogotsu gaude. Badakigu partida handia egin beharko dugula han irabazteko, izan ere, haiek irailetik ez dute partidarik galdu haien zelaian. Momentu onean daude, playoff-a jokoan dute eta zentzu horretan aurkari sendo bat edukiko dugu aurrean", esan du.

Berriatuako entrenatzaileak Cadiz oso aurkari arriskutsua dela eta irabazteko mailarik onena erakutsi beharko dutela ziurtatu du. "Denbora asko daramate ongi daudela erakusten eta badakigu erraztasunik ez dugula izango. Hala ere, horrelako partidetan taldeak maila ona emateko gai dela erakutsi du. Ea partida ona egiteko gai garen eta garaipena lortzen dugun", azaldu du.

2019ko Maiatzaren 17a 14:00e(t)an

partekatzeko

Datorren astean obrak hasiko dira El Sadarreko Preferencia harmailan
2019ko Maiatzaren 17a Informazioa
Datorren astean obrak hasiko dira El Sadarreko Preferencia harmailan Udan honetan zehar aktibitate lizentzia lortzeko beharrezkoak diren obrak egingo dira, hala nola, komuna berriak, aldagelak eta bulegoak. Sarrera eta komunikabideen eremuak ere birmoldatuko dira. Hego, Gol eta Alboko harmailako barne moldaketak 2020-ko udan egingo dira. irakurri gehiago
Osasunak lagunarteko partida bat jokatuko du Los Pajaritosen aurre-denboraldian
2019ko Maiatzaren 17a 2019/20 aurre-denboraldia
Osasunak lagunarteko partida bat jokatuko du Los Pajaritosen aurre-denboraldian Gorritxoek Numanciaren aurka jokatuko dute uztailaren 27an. Jagoba Arrasateren taldeak beste hiru neurketa jokatuko ditu eta gutxi barru jakinaraziko dira. irakurri gehiago
Osasunak garaipen batekin esan dio agur LaLiga 123-iipen batekin esan dio agur LaLiga 123-i (1-0)
2019ko Maiatzaren 17a Kronika
Osasunak garaipen batekin esan dio agur LaLiga 123-iipen batekin esan dio agur LaLiga 123-i (1-0) Xiscok sartutako gol batek garaipen berri bat eman dio Osasunari. Talde gorritxoak ez du porrotik jaso bere gotorlekuan sasoi osoan. irakurri gehiago
Jagoba Arrasate: "Bihar denboraldia borobildu nahi dugu"
2019ko Maiatzaren 17a Prentsaurrekoa
Jagoba Arrasate: "Bihar denboraldia borobildu nahi dugu" Berriatuako entrenatzaileak biharko Real Oviedoren aurkako neurketaren balorazioa egin du. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 39 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
19 Mayo 2019 18:00 h.
Ramón de Carranza
Cádiz C.F.
0-0
Cádiz C.F. Osasuna
Jornada 40 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
25 Mayo 2019 18:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-0
Osasuna U.D. Las Palmas
Jornada 41 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
02 Junio 2019 Nuevo Arcángel
Córdoba C.F.
2-3
Córdoba C.F. Osasuna
Jornada 42 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
09 Junio 2019 El Sadar
Osasuna
1-0
Osasuna Real Oviedo
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes