Osasunak Cadizen aurkako partidarako 300 sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean

Cadizek 300 sarrera bidaliko ditu Iruñera 20 euroko prezioan. Izena emateko epea irekita dago mail-ez edo bulegoetan asteazkenera arte (13:30etan itxiko da). Osteguna, sarrerak hartzeko egun bakarra.

Atletikoak bere bazkide eta zaletu txartela dutenen artean jarriko ditu eskuragai Cadizek Iruñera bidaliko dituen igandeko partidarako (18:00etan) 300 sarrerak. Sarrera guztiek 20 euroko prezioa izango dute. Bazkdeen eskakizunak 300eko zenbatekoa gainditzen badu, zozketa bat egingo da sarrerak banatzeko. 

Bi modu izango dira zozketarako izena emateko:
socios@osasuna.es helbidera mezu bat bidaliz edo aurrez aurre El Sadarreko bulegoetan. Bi kasuetan informazio hau eman beharko da: izena, bi abizenak, bazkide zenbakia, NAN-a eta telefonoa. Informazioa gaizki egotekotan, pertsona hori ez da zozketan sartuko. Halaber, helbide horretara bidaltzen ez bada, ez da zozketan sartuko.

Halaber, pertsona bakoitzak sarrera bateko eskakizuna egiteko aukera izango du. Aurrez aurreko izen ematea El Sadarren bulegoetako ordutegian izango da, gaur 16:30etatik 19:30ak arte, bihar 9:30etatik 13:30ak arte eta 16:30etatik 19:30ak arte eta asteazkenean soilik goizean 9:30etatik 13:30ak arte. Helbide elektronikoaren bitartez izena emateko epea irekita mantenduko da asteazkeneko 13:30ak arte. Datorren asteazkeneko arratsaldean, beharrezkoa izango balitz, sarreren zozketa egingo litzateke notario baten aurrean estadioan. Zozketarako izena ematen duten guztiei zenbaki bat egokituko zaio.

Osteguna maiatzak 16, sarrerak hartzeko egun bakarra

Zozketaren arratsalde berean jakinaraziko da irabazleen zerrenda, Klubeko web orri ofizialean. Ostegunea, maiatzak 16, sarrerak hartu eta ordaintzeko egun bakarra izango da El Sadarreko bulegoetan (9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara). Sarrerak hartzeko bazkide edo zaletu txartela erakutsi behar izango da. Zozketa garaile den edonork sarrerak hartzen ez baditu 2020ko ekainaren 30era arte ezin izango du klubeko zozketa batean parte hartu.

Garrantzitsua

Sarrerak soilik zozketan parte hartu duten pertsonei banatuko zaizkie eta, LaLiga-k izendunak izatea erabakitzen badu sarrera bakoitzari zozketan parte hartu duen pertsonaren izena jarriko zaio, beraz ezin izango da izena aldatu lagun edo senide batekin. Horregatik, zozketan parte hartuko duten pertsonek argi izan behar dute partidara joango direla.

2019ko Maiatzaren 13a 13:25e(t)an

partekatzeko

Osasunako bulegoek eta Fundazioak bazkideekiko arreta aldatuko dute obrengatik
2019ko Maiatzaren 13a Informazioa
Osasunako bulegoek eta Fundazioak bazkideekiko arreta aldatuko dute obrengatik Klubeko bulegoek ez dute ostegunera arte irekiko. Denda zaharraren gunean irekiko dute. Fundazioa Nafarroa Arenan ezarriko da eta udan zehar soilik telefono edo mezu elektronikoen bidez erantzungo dute. irakurri gehiago
Datorren astean obrak hasiko dira El Sadarreko Preferencia harmailan
2019ko Maiatzaren 13a Informazioa
Datorren astean obrak hasiko dira El Sadarreko Preferencia harmailan Udan honetan zehar aktibitate lizentzia lortzeko beharrezkoak diren obrak egingo dira, hala nola, komuna berriak, aldagelak eta bulegoak. Sarrera eta komunikabideen eremuak ere birmoldatuko dira. Hego, Gol eta Alboko harmailako barne moldaketak 2020-ko udan egingo dira. irakurri gehiago
Osasunak lagunarteko partida bat jokatuko du Los Pajaritosen aurre-denboraldian
2019ko Maiatzaren 13a 2019/20 aurre-denboraldia
Osasunak lagunarteko partida bat jokatuko du Los Pajaritosen aurre-denboraldian Gorritxoek Numanciaren aurka jokatuko dute uztailaren 27an. Jagoba Arrasateren taldeak beste hiru neurketa jokatuko ditu eta gutxi barru jakinaraziko dira. irakurri gehiago
Osasunak garaipen batekin esan dio agur LaLiga 123-iipen batekin esan dio agur LaLiga 123-i (1-0)
2019ko Maiatzaren 13a Kronika
Osasunak garaipen batekin esan dio agur LaLiga 123-iipen batekin esan dio agur LaLiga 123-i (1-0) Xiscok sartutako gol batek garaipen berri bat eman dio Osasunari. Talde gorritxoak ez du porrotik jaso bere gotorlekuan sasoi osoan. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 39 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
19 Mayo 2019 18:00 h.
Ramón de Carranza
Cádiz C.F.
0-0
Cádiz C.F. Osasuna
Jornada 40 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
25 Mayo 2019 18:00 h.
El Sadar
Osasuna
2-0
Osasuna U.D. Las Palmas
Jornada 41 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
02 Junio 2019 Nuevo Arcángel
Córdoba C.F.
2-3
Córdoba C.F. Osasuna
Jornada 42 LaLiga 1|2|3 LaLiga 1|2|3
09 Junio 2019 El Sadar
Osasuna
1-0
Osasuna Real Oviedo
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes