Nesken Osasuna ametsetik esnatu da

Mikel Bakaikoaren taldeak denboraldi historiko bat egin du, baina igoera faseko finalean sartzeko gol bat falta izan zaio.

Nesken Osasuna taldearen ametsa bidearen amaierara heldu zen atzo. Talde gorritxoak 2-1 irabazi zion Badajozeko Santa Teresari El Sadar futbol zelaian, baina finalera heltzeko gol bat falta izan zitzaion. Mikel Bakaikoaren taldeak 1-0 galdu zuen joaneko partidan eta atzo kanporaketari buelta emateko helburuarekin zelairatu zen. Galtzen joan ondoren, partidari buelta eman zion bi gol eginez, baina azkenean ametsetik esnatu zen. Hala ere, nesken lehenengo taldeak denboraldi historikoa egin dute Lehenengo B Mailarako igoera lortu eta maila gorenera igotzeko playoff-a lehenengo aldiz jokatu ondoren.

Neurketa amaitu ondoren, Mikel Bakaikoa entrenatzaile gorritxoak argi esan zuen prentsa aretoan: "Oso harro gaude. Gol bat falta izan zaigu, baina taldeak egin duen denboraldia bikaina izan da eta jokalarien lana azpimarratzekoa da". Egia da. Osasunako nesken taldea sortu zenetik denboraldirik ikusgarriena izan da. Duela bi urte Bigarren Mailara igo eta aurrera pauso handia eman zuen taldeak, baina aurten maila gorena esku eskuan izan du. Bakaikoak helburu zehatz batekin hartu zuen taldea iaz: Lehenengo B Mailara igotzeko postu bat lortzea. Askoz ere gehiago egin dute gorritxoek. Athletic B, Eibar eta Alavés garaitu zituen bigarren itzuli ikaragarri batean, haiekiko puntuen aldea murriztu eta ligako txapeldun bihurtu zen.

Inork ez zuen espero, baina neska gorritxoek txapeldun izatea lortu zuten. Lehenengo postu horrek sari bat zekarren, LaLiga Iberdrolara igotzeko playoffa jokatzea. Zozketak, aurkaririk latzenetako baten aurka jokatzea erabaki zuen. Hala ere, itsura eta maila bikaina erakutsi du Nesken Osasunak. Joanekoan Limak sartutako gol batek garaipena eman zion Badajozko taldeari neurketa oso parekatu batean. "Bizirik atera gara", esan zuen entrenatzaile gorritxoak prentsaurrekoan. Atzoko partidan, aldiz, Santa Teresak lehen zatian sartu zuen golak kanporaketa erabakita uzten zuela zirudien, baina talde gorritxoak ez du amore ematen. Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen zelai erdian eta kanpotarrak euren arean sartu zituen. Horrela, penaltiaren jokaldia heldu zen eta bost minutu geroago gorritxoen bigarren gola. Hala ere, ametsak ez zuen amaiera polit bat izan eta finalean sartzeko gol bakar batera gelditu zen talde nafarra. 

Denboraldia ez da amaitu taldearentzat. Ekainaren 9an, IMQ Koparen finala jokatuko dute Castejón-en. Denboraldi borobila ixteko aukera izango dute modu horretan. Emaitza alde batera utzita, datorren urteari begira talde honek sortzen duen ilusioa mugagabea da. Helburua argi dago: zale gorritxoak gozarazten jarraitzea. 

2019ko Maiatzaren 05a 15:05e(t)an

partekatzeko

Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da"
2019ko Maiatzaren 05a Prentsaurrekoa
Miguel Flaño: "Etxera itzultzeko aukera izatea ikaragarria da" Miguel Flañok prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, Braulio Vazqueze kirol zuzendariak lagunduta. irakurri gehiago
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da
2019ko Maiatzaren 05a Entrenamendua
Osasuna Real Betisen aurkako neurketa prestatzen ari da Atzo atseden eguna izan ondoren, taldeak teknika, jabetzak eta partiduak egin ditu gaur. Luis Perea taldearekin lan egitera itzuli da. Biharko lan saioa ate itxian gauzatuko da. irakurri gehiago
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren
2019ko Maiatzaren 05a Entrenamendua
Osasuna lanera itzuli da Taxoaren Osasuna lanera itzuli da gaur goizean Taxoareko instalazioetan. irakurri gehiago
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1)
2019ko Maiatzaren 05a Kronika
Osasunak puntu bat lortu du Valladoliden (1-1) Gorritxoek aukera argiak izan dituzte neurketa irabazteko, eta balio handiko puntu bat lortu dute Rober Ibañezen gol bati esker. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 05 LaLiga Santander LaLiga Santander
20 Septiembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Real Betis
Jornada 06 LaLiga Santander LaLiga Santander
25 Septiembre 2019 21:00 h.
Santiago Bernabéu
Real Madrid
vs.
Real Madrid Osasuna
Jornada 07 LaLiga Santander LaLiga Santander
29 Septiembre 2019 18:30 h.
Ciudad de Valencia
Levante
vs.
Levante Osasuna
Jornada 08 LaLiga Santander LaLiga Santander
05 Octubre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Villarreal
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes