Nesken Osasuna-Santa Teresa partidarako sarrerak bihar salgai jarriko dira

Bazkideek 3 euro ordaindu beharko dituzte partida ikusteko eta besteek 5 euro.

El Sadarrek datorren igandean 12:00etatik aurrera, LaLiga Iberdrolara igotzeko igoera fasearen finalerdietako bigarren neurketa hartuko du, Nesken Osasuna eta Santa Teresaren artekoa. Mikel Bakaikoaren tadeak 1-0 galdu zuen joaneko partidan Badajozen eta buelta eman beharko diote kanporaketari finala jokatu ahal izateko. Maila gorenera igotzeko bidean aurrera jarraitu nahi du talde gorritxoak.  

Norgehiagoka ikustera joango den jende kopurua kontrolatzeko, bere adina alde batera utzita, ikusle guztiek sarrera erosi beharko dute. Entitateko bazkideek lehiatiletatik pasa beharko dute baita ere, partida honetarako bazkide edo zaletu txartelek ez dutelako baliorik izango. Osasunako bazkide eta zaletu txartela dutenek sarrera 3 eurotan erosi ahal izango dute ostegunera arte, besteek 5 eurotan erosten duten bitartean. Hala ere, ostiraletik aurrera, sarrera guztiek 5 euroko prezioa izango dute, bazkide eta zaletuentzako ere. Deskontua jaso nahi duten bazkideek euren txartela aurkeztu beharko dute bulegoetan. Bazkide bakoitzak gehienez 6 sarrera erosi ahal izango ditu deskontuarekin. 

Sarrerak bihar 9:30etatik aurrera erosi ahal izango dira bulegoetan eta baita web orrian ere. Bulegoaren ordutegia 9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara da, baina asteazkenean itxita egongo dira festa eguna delako eta ostiralean soilik 9:30etatik 13:30etara egongo dira irekita. Online salmentak ez du etenik izango bihar 9:30etatik partida hasi arte. 

Klubak estadioko beheko lau harmailak irekiko ditu, hau da, Preferencia, Gol Harmaila, Alboko Harmaila eta Hego Harmaila. Sarrerak zenbakidunak izango dira. Lau harmaila horiek betetzen badira, klubak zelaiko beste harmailak irekiko ditu eskaera guztia hartu arte.  

Partida egunean, hau da igandean, klubak bost salmenta gune jarriko ditu. Preferencia eta Ipar Golean dauden hiru lehiatiletan salduko dira eta horiez gain beste bi salmenta gune izango dira klubeko bulegoetan. Lehiatilak 10etan irekiko dira eta zabalik egongo dira neurketa hasi arte. 

2019ko Apirilaren 29a 20:00e(t)an

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Apirilaren 29a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Apirilaren 29a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Apirilaren 29a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Apirilaren 29a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes