Garaipena, lidergoa eta gozamena El Sadarren (2-1)

Mikel Bakaikoaren taldeak Alavés mendean hartu zuen gotorleku gorritxoan eta lidergoa eskuratu du liga amaitzeko jardunaldi bat falta denean.

 C. A. Osasuna Femenino 2-1 Deportivo Alavés

Nesken Osasuna: Maitane, Oihane Gil, Garazi Facila, Josune Urdániz, Mai Garde, Lidia Alén, Nerea Valeriano (Vanessa, m. 64), Mirian Rivas (Iara, m. 75), Patricia Zugasti, Lorena Herrera (Izaskun Leoz, m. 78) eta Sara Carrillo (Tellería, m. 89).

Deportivo Alavés: Mutri, Maitane, Kay Spiazzi (Maialen Martínez, m. 88), Vera, Laura. B (Alexia Jr, m. 67), Sara Tazo (Cube, m. 58), Emma, Alba, Nahia, Sanadri (Mery, m. 67) eta Ane Miren. 

Golak: 1-0 (m. 4): Mirian Rivas. 2-0 (m. 30): Patricia Zugasti. 2-1 (m. 69): Mery.

Ikusleak: 7.870 ikusle El Sadar futbol zelaian nesken Bigarren Mailako 25. jardunaldian.

Nesken Osasuna taldea Bigarren Mailako II multzoko lider berria da. Talde gorritxoak Alavés garaitu zuen (2-1) El Sadar futbol zelaian Mirian Rivasek eta Patricia Zugastik sartutako golei esker. Meryk gasteiztarren gola egin zuen baina talde nafarrak ongi eutsi zion lortutako aldeari. Modu honetan, liga amaitzeko jardunaldi bat falta denean, Nesken Osasuna liderra da eta LaLiga Iberdrolara igotzeko playoff-ak jokatzeko aukera eskura dauka. 

Gorritxoek ongi hasi zuten norgehiagoka. Laugarren minuturako aurrea hartu zuten markagailuan Mirian Rivasek sartuako gol bati esker. Lorena Herrerak jokaldi bikaina egin zuen ezker hegaletik eta pase ona eman zion Rivasi. Honek bigarren zutoinean baloia sareetara bidali zuen. Gola jaso ondoren, Alaves erasora joan zen berdinketaren golaren bila, baina Mikel Bakaikoaren taldeak ongi defendatu zuen bere atea.  

30. minutuan epaileak penaltia adierazi zuen Osasunaren alde. Alaveseko atzelari batek baloia eskuarekin jo zuen area barruan eta epaileak ez zuen zalantzarik izan. Patricia Zugastik hartu zuen baloia eta, Eibarren aurkako partidan bezala, ez zuen barkatu. Atsedenaldira heldu aurretik, beraz, bi goleko aldea zuen talde nafarrak. Lorenak hirugarrena egiteko aukera izan zuen baina ez zuen asmatu errematea egiterakoan eta Mutri atezainak arazorik gabe gelditu zuen baloia.

Bigarren zatian gorritxoek partida ixteko aukera izan zuten baina ate aurrean ez zuten asmatu. Mirian Rivasek aukera aparta izan zuen area barruan baina Mutrik geldiketa bikaina egin zuen. Sara Carrillok erdiraketa ederra jarri zion Patricia Zugastiri baina honek buruz baloia gora bota zuen. Hurrengo jokaldian, Meryk baloia area barruan bereganatu eta gurutzatuz 2-1ekoa jarri zuen markagailuan. 

Golak talde kanpotarra indartu zuen eta berdinketa bilatu zuen azkeneko ordu erdi horretan. Hala ere, Osasunak lan bikaina egin zuen defentsan eta hirugarrena sartzeko aukerak izan zituen kontraerasoan. Azkenean, markagailua ez zen mugitu eta gorritxoek hiru puntuak eta lidergoa lortu dute.

2019ko Apirilaren 14a 15:00e(t)an

partekatzeko

Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2019ko Apirilaren 14a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Apirilaren 14a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Apirilaren 14a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Apirilaren 14a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes