Nesken Osasunak balio handiko garaipena lortu du Bizkerreren aurka (0-1)

Lydia Ardanaz aurrelariak azkeneko minutuetan sartutako gol batek eman dizkio hiru puntuak talde gorritxoari.

 Bizkerre F. T. 0-1 Osasuna Femenino

Bizkerre F. T.: Lezuri, Haizea San José, Paula Domínguez, Aintzane, María Zeberio, Abalia, Clara Pinedo, Beitia, Redondo, Ane Miren Salazar eta Marina Rueda

C. A. Osasuna Femenino: Maitane, Oihane Gil, Garazi Facila, Tellería, Mai Garde, Lidia Alén, Mirian Rivas, Vanessa Rodríguez, Lorena Herrera, Izaskun Leoz eta Patricia Zugasti. 

Gola: 0-1 (m. 81): Ardanaz. 

Ikusleak: 100 ikusle Getxon, Nesken Bigarren Mailako hamabostgarren jardunaldiko partidan.

Nesken Osasunak garaipen garrantzitsua lortu ddu gaur arratsaldean Getxon. Mikel Bakaikoak zuzentzen duen taldeak 0-1 irabazi dio Bizkerre taldeari, Lydia Ardanaz-ek neurketaren azken txanpan sartutako gol bati esker. Talde nafarrak urrezko hiru puntu lortu zituen pasa den igandean Athletic-en aurka Taxoaren eta dinamika onean jarraitzea zuen helburu. Modu honetan, hiru puntu lortu eta sailkapeneko hirugarren postua mantendu du Nesken Osasunak.    

Neurketan berdintasuna izan da nagusi. Bi taldeek baloiaren jabetza borrokatu dute, baina ez dute aukera argirik sortu. Berdeguneak talde gorritxoaren jokoa oztopatu du, izan ere, euri zaparrada bota du neurketa hasi aurretik. Gainera, Bizkerrek talde borrokatzailea dela argi utzi du eta presio ona eginez ez dio Mikel Bakaikoaren taldeari nahi bezala jokatzen utzi. Joaneko partidan, lehenego itzulian, Osasunak garaipena lortu zuen talde bizkaitarraren aurka, baina asko kostata (5-2). Atsedenaldia heltzean, beraz, bi taldeek ezin izan dute markagailua ireki eta hutsekoarekin joan dira aldageletara.  

Bigarren zatian, Nesken Osasuna erasora zelairatu da, Bizkerreri min egiteko prest. Entrenatzaile gorritxoak egindako aldaketek neurketa astindu dute, talde nafarraren alde. Partida amaitzeko hamar minutu baino gutxiago falta zirenean, neurketa erabaki duen jokaldia heldu da. Lorena Herrera baloia ezker hegalean bereganatu du eta arean sartzeraino aurrera egin du. Aurrelari gorritxoak burua altxatu du eta Lydia Ardanaz aurkitu du area barruan gola egiteko prest. Ardanaz-ek ez du barkatu eta baloia sareetara bidali du, 0-1ekoa ezarriz.

Modu honetan, Nesken Osasunak balio handiko garaipena lortu du neurketa osoan zehar borrokatu ondoren. Mikel Bakaikoak zuzentzen duen taldeak hirugarren postuari eutsiko dio, hurrengo jardunaldira arte gutxienez.  

2019ko Urtarrilaren 20a 16:50e(t)an

partekatzeko

Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Urtarrilaren 20a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena"
2019ko Urtarrilaren 20a Prentsaurrekoa
S. Herrera: "Lortutako puntua eta taldearen jarrera da garrantzitsuena" Atezainak kazetarien galderei erantzun die rentsa aretoan. irakurri gehiago
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0)
2019ko Urtarrilaren 20a Kronika
Osasunak puntu on bat lortu du Getafen (0-0) Jagoba Arrasateren taldeak puntu bat batu du Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. irakurri gehiago
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka
2019ko Urtarrilaren 20a Reto Iberdrola
Nesken Osasuna, garaipenaren bila Alavesen aurka Nesken Osasunak talde gasteiztarra hartuko du bihar 16:00etatik aurrera Taxoaren. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes