Nesken Osasunak balio handiko garaipena lortu du Athletic-en aurka (2-1)

Talde gorritxoak urrezko garaipena lortu eta bilbotarrekin berdindu du sailkapeneko hirugarren postuan. Osasunak ez du Taxoaren galdu denboraldi honetan.

 Nesken Osasuna 2-1 Athletic Club B

C. A. Osasuna Femenino: Maitane, Oihane Gil, Garazi, Josune, Mai Garde, Lidia Alén, Mirian Rivas (Iara, m. 78), Nerea Valeriano, Maider Irisarri (Salinas, m. 51 – Izaskun Leoz, m. 77), Sara Carrillo (Vanessa, m. 94) eta Patricia Zugasti. 

Athletic Club B: Arrate, Paula, Naroa, Oihane (Eider, m. 82), Amaiur (Bengoa, m. 96), Leyre (Ane, m. 64), Nerea (María, m. 87), Amaia, Irati, Nevado eta Mariana. 

Golak: 1-0 (m. 3): Mirian Rivas. 1-1 (m. 35): Amaiur. 2-1 (m. 55): Patricia Zugasti. 

Epailea: Mariana-ri txartel horia erakutsi zion.

Ikusleak: 250 ikusle Taxoaren Bigarren Mailako hamalaugarren jardunaldiko partidan.

 

Nesken Osasunak balio handiko garaipena lortu du gaur goizean Taxoaren. Talde gorritxoak Athletic mendean hartu du eta talde bilbotarrarekin berdinduta dago sailkapeneko hirugarren postuan. Mirian Rivas eta Patricia Zugasti izan dira golegileak. Gainera, Osasunak ez du neurketarik galdu Taxoaren denboraldia hasi zenetik.  

Neurketa hasi eta berehala Osasunak aurrea hartu du markagailuan. Mirian Rivasek baloia area barruan bereganatu du gorritxoek egin duten jaurtiketa baten ondoren eta baloia sareetara bidali du. Arrate atezainak ezin izan du ezer egin. Mikel Bakaikoak zuzentzen duen taldeak bikain jokatu ditu partidako lehen minutuak eta hirugarren minutuan lortu du saria. Gol horrek Osasuna zelaian eroso sentitzea egin du eta kontraeraso arriskutsuekin min egin dio Athletic-i. Talde gorritxoak lan bikaina egin du defentsan, kanpotarren gol aukerak deuseztatuz. Hala ere, atsedenaldirako hamar minutu falta zirenean, Amaiur-ek neurketa berdindu du ezker hankarekin egin duen jaurtiketa indartsu batekin. Athletic-eko jokalariak area barruan egin du errematea eta Maitane atezain gorritxoak ezin izan du ezer egin.  

Aldageletatik bueltan, Osasuna bigarren golaren bila zelairatu da. Sara Carrillok sortu du bigarren zatiko lehenego aukera. Eskuineko hegaletik ihes egin du, baina bere erdiraketa errematatzera ez da heldu Patricia. Bi minutu geroago, Patriciak jokaldi ederra egin du ezker hegaletik arean sartuz, baina bere jaurtiketa indartsua Arratek gelditu du. Hala ere, epaileak hurrengo jokaldian penaltia adierazi du Osasunaren alde. Patriciak berak jaurti du eta 2-1ekoa ezarri du markagailuan.  

Hortik aurrera Osasuna ongi aritu da defentsa lanetan ez dio Athletic-i aukera argirik sortzen utzi. Beraz, hiru puntuak Taxoaren gelditu dira. Datorren igandean Osasunak Bizkerre taldearen aurka jokatuko du 16:00etatik aurrera. 

2019ko Urtarrilaren 13a 15:30e(t)an

partekatzeko

Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du
2019ko Urtarrilaren 13a Adierazpen Ofiziala
Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du Entitate gorritxoak bere kirol proiektua finkatu du entrenatzaile euskaldunaren jarraipenarekin. Bigarren entrenatzailea, Bittor Alkiza, eta prestatzaile fisikoa, Sergi Perez, ere berritu ditu Osasunak. irakurri gehiago
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik
2019ko Urtarrilaren 13a Entrenamendua
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik Jokalariek indarra, teknika eta baloiaren jabetza landu dute eta asteartera arte atseden hartuko dute. Aridanek ez du lanik egin, iskiotibialean lesio bat baitu. irakurri gehiago
Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2019ko Urtarrilaren 13a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2019ko Urtarrilaren 13a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes